Ireki menu nagusia

Wounded Kneeko sarraskia lakota etniako indiarren eta Estatu Batuetako armadaren artean jazotako azken gudu handia izan zen. Gerora Nelson A. Miles jeneralak Indiar Gaietarako Ordezkariari bidalitako mezu batean azaldu zuenez, «sarraski bat» izan zen:

Wounded Kneeko sarraskia
Ghost Dance War Itzuli
Woundedknee1891.jpg
Gertakaria
Data 1890eko abenduaren  29a
Kokapena Wounded Knee Creek Itzuli eta Wounded Knee Battlefield Itzuli (Hego Dakota)
Koordenatuak 43° 08′ 28″ N, 102° 21′ 46″ W / 43.14107°N,102.36281°W / 43.14107; -102.36281Koordenatuak: 43° 08′ 28″ N, 102° 21′ 46″ W / 43.14107°N,102.36281°W / 43.14107; -102.36281
Parte hartzailea(k) Zalduneriako 7. Erregimentua
Kalteak
Hilak 300
« Sarraski bat gertatu zen, gudariak ez ezik, eri zen Orein Pikart buruzagia eta lasterka eta belardian barreiatuz ihes egiten saiatu ziren emakume eta haur asko eta asko ere ehizatu eta hil zituzten.[1] »


1890ko abenduaren 29an Zalditeriako 7. Erregimentuko bostehunen bat soldaduk, gehi laguntza indarrek eta metrailadore batek Minneconjouko kanpalekua inguratu zuten, kanpalekuko lakota indiarrak Nebraska estatuko Omaha udalerrira eramango zituen treneraino laguntzeko agindua baitzuten. Zazpigarren Erregimentuko komandanteak lakotak atzerriratu aurretik haiei armak kentzeko agindua eman zuen. Hortaz, bere indar armatuak indiarrengandik gertu ipiniko zituela uste da. Armak kentzeko ekintza hasi bezain laster, tiroketa ere hasi zen, ondorioz hogeita bost soldadu zuri eta ehun eta hogeita hamabost lakota hil ziren (azken horien artean, hirurogeita bi emakume eta ume).

ErreferentziakAldatu

  1. Charles PHILLIPS (1890ko abenduaren 29a): American History, 2005eko abendua, 40(5), 16-68. orrialdeak.

Kanpo loturakAldatu