World café ezagutza partekatzeko eztabaida egituratu mota bat da. Prozesu baten bidez, jende hainbat talde mahai baten inguruan esertzen dira euren ideiak eztabaidatzeko. Ondoren. partaideak mahaiaz aldatzen dira eta hurrengo mahaian gertatzen ari zen eztabaida laburtzen die "mahaiko egoiliar" batek . Kafea derrigorrezkoa ez bada ere, kafetegi baten itxura eman ohi zaio lekuari, eztabaida errazteko. Bertsio batzuetan formalismoak ezartzen dira parte-hartzaile guztiek hitz egiteko aukera izango dutela ziurtatzeko.

World café bat Alemanian.

Hitz egin eta entzuteaz gain, askotan idatzi edo marraztera animatzen da, batez ere mahaian bertan. Horrela, mahaiaz aldatzerakoan, aurreko kideek hartu dituzten ideiak irakur ditzakete mahaiko egoiliarrak azaltzen dituen bitartean. Hasiera batean galdera batzuk arautzen dira, baina erabakiko dena ez dago aldez aurretik pentsatuta. World café baten oinarrietako bat da eztabaida kolektiboak erabaki eta ekintza kolektiboak bultzatzeko duen ahalmena.

Kanpo estekak

aldatu