World Wrestling Entertainment

WWE (legez World Wrestling Entertainment, Inc.) Ameriketako Estatu Batuetako komunikabide eta entretenimendu enpresa bat da,[1] batez ere borroka profesionalaren arlokoa. WWE beste alor batzuetan ere dibertsifikatu da, zinema eta futbol amerikarra barne.

World Wrestling Entertainment
Datuak
Motaborroka profesionaleko promozioa, negozioa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreaborroka profesionala
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak1.152 (2018)
Agintea
Zuzendari exekutiboaVince McMahon
Egoitza nagusi
Legezko formakapital irekiko enpresa
JabeaVince McMahon eta TKO Group Holdings (en) Itzuli
Zeren jabe
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera1952
Sortzailea
SorlekuaSouth Yarmouth (Massachusetts)
Ordezkatzen duWorld Wrestling Federation
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: WWE Twitter: WWE Instagram: wwe Youtube: UCJ5v_MCY6GNUBTO8-D3XoAg Pinterest: WWE TikTok: wwe Musicbrainz: 1f58333f-558b-4cfe-ac05-2cab459e75fc Edit the value on Wikidata

Bere jabea, administratzailea eta zuzendari exekutiboa Vincent K. McMahon da, enpresaren ekonomiaren %70a duena, bere akzioak New Yorkeko burtsaren zati direlarik. Bere egoitza Connecticuten dago; baina Los Angeles, New York, Londres eta Toronton ere bulegoak ditu.[1][2] Munduko borroka profesionaleko promozio handiena da, 150 herrialde baino gehiagotan ikusten delarik, bere grabazioak munduko borroka librearen historia bisual osoaren ehuneko esanguratsu bat diren bitartean. WWEk bere aurkari nagusiak erosi eta bereganatu ditu, besteak beste World Championship Wrestling (WCW) eta Extreme Championship Wrestling (ECW).

Historia aldatu

Capitol Wrestling Corporation (1953-1963) aldatu

WWEren jatorria 1950eko hamarkadan dago, 1953ko urtarrilaren 7an Capitol Wrestling Corporation (CWC) programaren lehen edizioa zenean. Zalantza dago nor izan zen CWCren sortzailea. Iturri batzuen arabera, Vincent J. McMahon izan zen,[3][4][5] eta beste iturri batzuen arabera, Jess McMahon, Vincent J. McMahonen aita.[6][7][8] CWC geroago National Wrestling Alliance (NWA) elkartean sartu zen. Laster, Toots Mondt New Yorkeko promotore ospetsua CWCra batu zen.

World Wide Wrestling Federation (1963–1979) aldatu

Vincent J. McMahonek eta Toots Mondtek arrakasta handia izan zuten, eta laster kontrolatu zuten NWAren erreserben % 70a inguru, neurri handi batean Estatu Batuetako ipar-ekialdean zuten nagusitasunagatik. 1963an, McMahonek eta Mondtek NWArekin eztabaida bat izan zuten Buddy Rogersek NWAko Pisu Astuneko Munduko Txapeldunak izan behar zuen bookeoaren inguruan.[9] Mondt eta McMahon promotoreak izateaz gain, Buddyren managerrak ere izan ziren, eta NWAko beste promotore batzuek Buddy atxikitzea leporatu zieten, modu horretan Pisu Astuneko Munduko Txapeldunaren monopolioa mantenduz. 1963ko urtarrilaren 24ean NWAk Lou Thesz munduko txapeldun ohia eta borrokalari legitimoa bidali zuen Torontora Buddy Rogersen aurka borrokatzera. Theszen arabera hau ez zegoen planeatuta eta Buddyri "hau modu errazean edo zailean egin dezakegu" esan zion. Buddyk borroka eta titulua galtzea onartu zuen. Hala ere, Mondt eta McMahon honetaz jabetu zirenean, titulu aldaketa kontuan ez hartzea erabaki zuten. 1963ko urtarriletik apirilera, Buddy Rogers “NWAko Munduko Txapeldun” edo, besterik gabe, “Pisu Astuneko Munduko Txapeldun” modura aurkezten zuten. Azkenean, Mondtek eta McMahonek protesta modura NWA utzi eta World Wide Wrestling Federation (WWWF) sortu zuten. Willie Gilzenberg kontratatu zuten, New Jerseyko boxeo eta borroka profesionaleko promotorea, eta WWWFko lehen presidente modura izendatu zuten. Mondtek 1960ko hamarkadaren amaieran utzi zuen Capitol eta, WWWF NWAtik erretiratu zen arren, Vince McMahon Sr. isilean itzuli zen 1971n.

World Wrestling Federation (1979–2002) aldatu

Trantsizioa (1979-1982) aldatu

Vincent J. McMahonen semeak, Vincent K. McMahonek, eta bere emazte Lindak, Titan Sports, Inc. sortu zuten 1980an South Yarmouthen, Massachusettsen, eta marka komertzialak ezarri zituzten "WWF" inizialetarako.[10][11] Enpresa 1980ko otsailaren 21ean eratu zen Cape Cod Coliseumeko bulegoetan.

Urrezko aroa (1982-1992) aldatu

McMahon gazteak Capitol erosi zion aitari 1982an, enpresaren kontrola hartuz. Salmentaren benetako data oraindik ez da ezagutzen, baina orokorrean onartutako data 1982ko ekainaren 6a da; hala ere, ziur asko hau tratua erabat itxi zen data da. Vince K. McMahonek WWF Estatu Batuetako, zein munduko promozio nagusi bihurtu nahi zuen, borroka profesionalaren negozioa aldatu zuen hedapen prozesu bat hasiz.[12]

 
Vince McMahon, 1982tik WWEko jabea, presidentea eta zuzendari exekutiboa.

1983an, NWAren urteroko bileran, McMahon eta Capitoleko langile ohia zen Jim Barnett erakundetik erretiratu ziren.[9] McMahonek WWFko programazioa AEB osoko telebistetan banatzeko ere lan egin zuen. Honek, beste promotore batzuk haserrarazi eta borroka profesionaleko promozio ezberdinek ezarritako mugak etenarazi zituen, 1940ko hamarkadan NWA sortu zenetik erabili zen lurralde sistemari amaiera jarriz. Gainera, publizitate, telebista-akordio eta zinta salmenta bidez sortutako diru-sarrerak erabili zituen WWFk lehiakideen talentua ziurtatzeko.

McMahonek indar garrantzitsu bat irabazi zuen Hulk Hogan, American Wrestling Associationeko (AWA) borrokalaria, kontratatu zuenean, honek borroka profesionaletik kanpo ospea lortu bai zuen, bereziki Rocky III filmean agertzeagatik.[13] McMahonek Roddy Piper kontratatu zuen Hoganen arerio bezala, handik gutxira Jesse Ventura esataria kontratatu zuen bezala. Beste borrokalari batzuk ere sartu ziren zerrendan: Jimmy Snuka, Don Muraco, The Iron Sheik, Nikolai Volkoff, Junkyard Dog, Paul Orndorff, Greg Valentine eta Ricky Steamboat. Geroago WWFrekin bat egingo zuten borrokalarietako asko, AWA edo NWAko talentu ohiak ziren.

WWFk kapital inbertsio handia eskatu zion bira nazional bat egin zuen, enpresa finantza kolapsotik gertu utziz. McMahonen esperimentuaren etorkizuna berak asmatutako kontzeptu berritzailearen, WrestleManiaren, arrakastara edo porrotera mugatu zen. WrestleManiak arrakasta handia izan zuen eta borroka profesionaleko Super Bowla bezala merkaturatua izan zen (eta oraindik ere hala da). Borroka libreko supercard baten kontzeptua ez zen berria Estatu Batuetan; NWA urte batzuk lehenago Starrcade egiten hasi bai zen. Hala ere, McMahonen ustez, WrestleMania beste superkarta batzuetatik bereizten zuena, borroka profesionala ikusten ez zutenentzat irisgarria izatea zen. Mr. T, Muhammad Ali eta Cyndi Lauper bezalako ospetsuak gonbidatu zituen ekitaldian parte hartzeko, MTVrekin estaldura tratu bat ziurtatzeaz gain.

WWFren negozioa asko hedatu zen hurrengo urteetan, McMahon eta Hulk Hogan babyface heroiari esker. 1985ean NBC kateak Saturday Night's Main Event saioa emateak 1950eko hamarkadatik borroka profesionala telebista kate batean transmititu zen lehen aldia izatea suposatu zuen.

1980ko hamarkadako "Wrestling Boom"-ak bere puntu gorena 1987an lortu zuen, Pontiac Silverdome estadioan WrestleMania III ekitaldia egin zenean. Ekitaldiak 93,173ko asistentzia errekorra ezarri zuen. Errekorra 29 urtez mantendu zen, WrestleMania 32raino.[14] WrestleMania III-ko Hulk Hoganen eta André the Gianten arteko ekitaldi nagusiaren errebantxa bat gertatu zen 1988an, The Main Event I-en. Borroka 33 milioi pertsonak ikusi zuten, AEBetako telebistaren historiako borroka profesionaleko borrokarik ikusiena bilakatuz.[15]

1985ean, Titanek bere bulegoak Stamfordera eraman zituen, Connecticutera, gaur egungo eraikina 1981ean eraiki zen arren. Ondoren, 1987an, Titan Sports, Inc. berria ezarri zen (jatorriz WWF, Inc.) Delawaren, eta Massachusettseko erakundearekin bateratu zen 1988ko otsailean.[16]

Belaunaldi berrien aroa (1992-1997) aldatu

1992an WWFk esteroide banaketa eta abusu salaketak izan zituen. Hurrengo urtean, WWFko langileek gauzaturiko sexu-jazarpenen salaketak izan ziren.[17][18] McMahon salbuetsia izan zen, baina akusazioek harreman publiko txarrak ekarri zituzten WWFrentzat, eta ospe txarra orokorrean. Esteroide-proba 5 milioi dolar kostatu zitzaion konpainiari, diru-sarrera txikiko une batean. Honek WWFko borrokalari asko World Championship Wrestling (WCW) promoziora joatea ekarri zuen; Hulk Hogan, 1980ko hamarkadako babyface heroia, barne. Garai honetan, WWFk "belaunaldi berria" osatuko zuten adin gazteagoko borrokalariak bultzatu zituen, besteak beste, Shawn Michaels, Diesel, Razor Ramon, Bret Hart eta The Undertaker.

1993ko urtarrilean, WWFk bere saio nagusia izango zena estreinatu zuen, Monday Night RAW. WCWk 1995eko irailean erantzun zuen astelehen gaueko bere programarekin, Monday Nitro, RAWren ordutegi berean ematen zena. Bi programek, 1996ko erdialdera arte, rating txapelketan ("Monday Night Wars" bezala ezagutua) garaipenak trukatu zituzten. Ostean, WWFtik eskuratutako talentu berrien indarrarekin eta New World Orderraren (nWo) historia berritzailearekin, WCWak WWF gainditu zuen audientzia indize eta ospeari dagokionez.[19]

Attitude aroa (1997-2002) aldatu

WWFren eta WCWren arteko lehia maila berri batera iritsi zen 1995ean, McMahonek garai hartan WWFko txapeldun zen Bret Hart konpainiatik irtetera behartu zuenean. Aurreko urtean, Harti irabazi ekonomiko handiko eskaintza bat eskaini zitzaion WCWra salto egiteko. McMahonek balio ekonomiko txikiagoko kontraeskaintza egin zion Harti, baina 20 urte luzatuko zena eta erretiratu ostean enpresan lanpostu bat zihurtatuko ziona. Hartek WWFn geratzea erabaki zuen, baina McMahon damutu egin zen, eta agindutakoa bete ezingo zuela esanaz WCWra joateko gonbita luzatu zion.

Hala ere, McMahonen beldurra Hart WWFko txapeldun zen bitartean joatea zen, urte batzuk lehenago WWFko emakumezkoen txapeldun zen Alundra Blayze WCWra joan zenean txapeldun gerrikoa zaborrontzi batera bota bai zuen WCW Nitro saioan. Bretek horrelakorik inoiz gertatuko ez zela agindu zuen, eta bere irteeraren iragarpena gerrikoa txapeldun berri bati pasa arte atzeratua izango zela adostu zuen. Hala ere, McMahon kezkatuta zegoen albistea filtratuko ote zen, eta Harti titulua kentzeko modu bat bilatu zuen, WCW Monday Nitrok akordioa iragarri baino lehen.

Hartek arazoak zituen Shawn Michaelsekin, WWFko bere azken ekitaldian titulua kendu behar zion gizonarekin. Hartek bere pertsonaiaren gaineko kontrol kreatiboko klausula bat erabili zuen bere jaioterrian, Kanadan, Michaelsen aurka ez galtzeko. Borrokan zehar, Michaelsek Hart honen finisherra zen “The Sharpshooterren” jarri zuen, baina Earl Hebner epaileak, Vince McMahonen aginduei jarraituz, kanpaia jotzeko agindu zuen, borroka amaitu eta Michaels irabazle bezala iragartzeko, Hartek sekula amore eman ez zuen arren. Gertakizun honek Montrealgo Traizioa izena jaso zuen eta jarreraren aroaren hastapena izan zen.

McMahonek ekitaldiaren ondorioak erabili zituen konpainiaren jabe gaizto bihurtuko zen pertsonaia bat sortzeko, "Mr. McMahon ". Pertsonaia honen ezaugarri nagusia, Stone Cold Steve Austin bezalako borrokalari "arazotsuak" zirenen aurka egiten zuen eta "negoziorako onak" ziren borrokalariei mesede egiten zien diktadore bat izatea zen. Honek Austin vs. McMahon lehia ekarri zuen, jarreraren aroaren oinarri izan zena.

Montrealgo Traizioak eragindako inertziarekin jarraituz, McMahonek, bere idazle nagusia zen Vince Russorekin batera, enpresa WWF Attitude deituriko errealitatean oinarrituagoa zegoen norabide batean mugitu zuen, prozesuan konpainiaren logo korporatiboa aldatuz. Garai hartan matxinotzat hartzen zen Extreme Championship Wrestling (ECW) enpresaren zenbait istorio eta estiloa maileguan hartuz, attitude aroa Stone Cold Steve Austin borrokalariaren ospean oinarritua izan zen.

Attitude aroa WrestleMania XIV ekitaldian hasi zen, Mike Tyson boxeolaria gonbidatu berezi bezala agertu zenean Shawn Michaels eta Stone Cold Steve Austinek, momentuko bi borrokalari ezagunenek, WWFko tituluagatik izango zuten borrokan. Borroka Austinen Stone Cold Stunner batekin amaitu zen, titulua irabaziz, eta Tysonek Michaels traizionatu eta knockeatuz. Zaletuak harriturik geratu ziren honekin eta hurrengo astelehenean pertsona ugarik, WCWko zaleak barne, RAW programa sintonizatu zuten. Fenomeno honek asteen buruan ere jarraitu zuen, eta modu horretan 18 hilabeteren ostean WWFk WCW garaitu zuen audientzia tasetan.

1997aren amaieran eta 1998aren hasieran WWFk aurreko urteetako bi superizarrik handienak galdu zituen, Bret Hart Montrealgo Traizioagatik eta Shawn Michaels lesio batengatik. Hala ere, enpresak faborito berriak goratu zituen, besteak beste The Rock, Mick Foley edo Triple Hk gidaturiko D-Generation X taldea. Talde hau borroka profesionaleko talde ospetsuena bilakatu zen, WCWko New World Order taldea ordezkatuz. WCW vs New World Order tramak WWF finantza hondamendira eramatea lortu zuen arren zaharkitua gelditzen hasi zen, eta fanatikoak WWFra itzuli ziren Austinen ospeak eta telebista programazioaren izaera zakarrak erakarrita.

1999ko maiatzaren 23an, Kansas Cityn, Missouri, Owen Hart, bere "Blue Blazer" superheroiaren pertsonaia azpian, Over The Edge ordainpeko ekitaldian agertu behar zen, sabaitik ringera "hegan" eginaz jaitsiz. Hart, sarrera egin behar zuen postura jaitsia zen bitartean, bere loturek huts egin zuten eta 25 metroko altueratik erori zen, ringaren eskinaren aurka talka eginez, eta, ondoren, ringerantz errebotatuz. Ekitaldia telebistaz ikusten ari zirenek ez zuten Harten heriotza ikusi, zuzendariak aurrez grabatutako elkarrizketa bat jarri baitzuen istripua gertatu aurretik. Hart gertuko ospitale batera eraman zuten, non, iritsi eta gutxira, hiltzat jo zuten. Jim Ross mindu batek iragarpena egin zion telebistako audientziari albisteak iritsi zirenean. Ekitaldia zuzenean ikusi zuten zaletuek ez zuten Owenen heriotzaren berri izan ekitaldi osoan zehar. Ekitaldiarekin jarraitzea oso kritikatua eta eztabaidatua izan den erabaki bat da. Owenen anaia Bret, jada Vince McMahonekin harreman txarra zuena Montrealgo Traizioaren ondorioz, McMahon ahoz erasotzen hasi zen, eta Owenen heriotzaren errua egotzi zion.

1999ko martxoaren 25ean, WWFk SmackDown! programa berezia kaleratu zuen UPN katean. Programa asteroko telesail bihurtu zen 1999ko uztailaren 28an.

Jarreraren aroaren arrakastarekin batera, 1999ko irailaren 27an, WWFko konpainia nagusia, World Wrestling Federation Entertainment, Inc., baloreen burtsan konpainia publiko bihurtu zen, 10 milioi akzio eskainiz bakoitza 17 dolarretan. WWFk beste negozio batzuetarantz dibertsifikatzeko interesa iragarri zuen, Times Squareko gaueko klub bat, filmen ekoizpena eta liburuen argitalpena barne.

Stone Cold Steve Austin erretiratu egin zen lesioengatik, baina WWFk The Rock edo Triple H bezelako superrizarrek ospe handia zuten ordurako. Gainera WCWko hainbat borrokalari WWFra joan ziren, besteak beste, The Big Show, Chris Jericho, Chris Benoit eta Eddie Guerrero.

Time Warnerrek AOLekin bat egin ondoren, Ted Turnerrek WCWen gainean zuen kontrola nabarmen murriztu zen, eta bat egin berri zuen enpresak erabateko interes falta iragarri zuen borroka profesionalean, eta WCW bere osotasunean saltzea erabaki zuen. Eric Bischoff, Time Warnerrek 1999ko urrian WCWko presidente bezala kaleratu zuena, enpresa erosteko akordio batera iristear zegoen arren, 2001eko martxoan McMahonek WCWko marka erregistratuen, zinta, kontratu eta AOL Time Warnerren beste jabetza batzuen eskubideak erosi zituen. ECWren aktiboak 2001eko apirilean erretiratu ziren, eta WWEk 2003an erosi zituen.

WrestleMania X-Seven gauzatu eta gutxira, Inbasioa historia hasi zen, WCW eta ECW enpresa ohietako borrokalariak WWFn sartuz. Hala ere, WCWko izar handi askok, hala nola "Hollywood" Hulk Hogan, Lex Luger, Kevin Nash, Goldberg eta Stingek, WCWko jatorrizko konpainia ohiarekin kontratuak zituzten oraindik (McMahonek ez erostea erabaki zuen), eta guztiek euren kontratuen iraupena itxarotea erabaki zuten, diru gutxiagoren truke McMahonekin lan egitera joan beharrean.

World Wrestling Entertainment / WWE (2002-gaur egun) aldatu

Ruthless Agression (2002-2008) aldatu

World Wildlife Fund (WWF) delakoaren demanda baten ondorioz, enpresak World Wrestling Entertainment (WWE) izena hartu zuen.[20] Bere konpainia nagusiak, World Wrestling Federation Entertainmentek, ere izen hau hartu zuen. WWFrekin finantza-akordio bat lortzen saiatu beharrean, McMahonek konpainiaren izena aldatu zuen. Logoa aldatu eta "Get The F Out" zioen publizitate kanpaina bat hasi zuten. Aro berri hau Ruthless Agression (Euskaraz eraso gupidagabea) bezala ezagutu zen.

Brock Lesnar hasiberriak 2002ko abuztuaren 25ean WWEko txapeldun eta aurpegi zen The Rock garaitu zuenean, borrokalari belaunaldi berri bat hasi zen, konpainiaren berpizkundea markatuko zuena, bere garapen lurraldeetatik zetozen OVW eta FCW talentu berriek lagunduta, John Cena, Randy Orton eta Batista kasu. Gainera, garai honen ezaugarriak Big Show, Chris Benoit eta Booker T bezalako WCWko pertsonaia nagusien altxamendua eta Edge, Eddie Guerrero eta Rey Mysterio bezalako konpainia bereko bigarren mailako izarren popularizazioa izan zen.

WCWren lehiarik gabe eta Brock Lesnarrek bere munduko txapeldun titulua RAWn defendatzeari uko egin ostean, WWEk promozioa ondo bereizitako bi markatan haustea erabaki zuen, bere bi telebista programa nagusietan oinarrituz marka hauek: RAW eta SmackDown!. "Banatutako marken" akordio honen pean, marka bakoitzak plantilla bereizi bat , titulu propioak, eta behin baino gehiago aldatu ziren gerente orokorrak zituzten. Marka bakoitzean zein borrokalari izango ziren erabakitzeko, ia urtero draft deituriko zozketa bat egiten zen. 2003ko ekainean, WWEk pay-per-view ekitaldiak txandakatzen hasi zen marken artean, RAWkoak hilabete batean jarriz eta SmackDown!ekoak hurrengoan. Bi markak WWEren jatorrizko lau pay-per-view ekitaldiak elkarrekin egiteko bakarrik batzen ziren hauek Royal Rumble, WrestleMania, Summerslam eta Survivor Series zirelarik.

2006ko maiatzaren 26an, WWEk Extreme Championship Wrestling berpiztu zuen enpresaren hirugarren marka gisa,[21] eta saioa Sci Fi katean eman zen. Hasiera batean, ECWren jatorrizko muturreko ideiekin hasi zen marka. Hala ere, denborarekin rookien prestaketa kontzeptua hartuz, borrokak borrokalari erregular edo ezezagunez betez, eta txapeldun bezala push edo bultzada baten beharra zuten erdi mailako borrokalariak jarriz.

2007ko ekainaren 25ean, beste tragedia batek jo zuen WWE, Chris Benoit, 2000. urtetik enpresan borrokan ibili zen kanadar borrokalari profesionala, hilda aurkitu baitzuten bere etxean, bere familiarekin batera. Poliziaren ikerketaren arabera, Chris Benoitek bere familia hil zuen, ondoren bere buruaz beste egiteko, pisuak altxatzeko makina baten kable batekin urkatuz. Tragediak eragin zuen inpaktuagatik, WWEk borrokalariarekin zerikusia zuen guztia kendu zuen bere enpresatik eta ez zen inoiz berriro aipatua izan telebistako saioetan.

PG aroa (2008-2020) aldatu

2007ko irailaren 26an, WWEk bere nazioarteko operazioak zabalduko zituela iragarri zen. Londreseko eta Torontoko nazioarteko bulegoekin batera, nazioarteko bulego berri bat ezarri zen Sydneyn. 2008ko urtarrilaren 21ean, WWEk goi-definiziorako trantsizioa egin zuen. Telebistako saio eta pay-per-view ekitaldi guztiak formatu honetan eman ziren ondoren. Gainera, WWEk eszenografia berri bat sartu zuen, hiru marketarako erabiliko zena. 2008aren erdialdean enpresaren programak familia-ingurune batera bideratuko zirela iragarri zen, eta adin sailkapena aldatu egingo zela TV-14tik TV-PGra.

2009ko apirilaren 14an, WWEk Superstars programa kaleratu zuen, WWE Tough Enoughen antzekoa, non RAW, SmackDown! eta ECWn grabatutako borrokak emititzen ziren, nagusiki, beste saioetan agertzen ez ziren borrokalariekin. Gainera, Sy Fy katea ez zegoenez pozik ECW programaren datuekin, WWEk marka istea erabaki zuen, 2010eko otsailaren 2an iragarriz eta otsailaren 16an azken atala emitituz. Honen ordez NXT deituriko saio bat abiatu zuen enpresak. NXTk reality show formatua zuen, eta bertan panel nagusiko borrokalariek FCWko gazteei panel nagusira igotzen laguntzen zieten euren entrenatzaileen plantak eginez. Hala ere, audientzia baxua zela eta, saioa airetik irten zen. 2012ko ekainaren 20tik aurrera, NXT RAW eta SmackDown! bezalako marka bihurtu zen, FCWtik zetozen borrokalariekin osaturiko beheragoko dibisio bezala. Marka berriak titulu esklusiboak zituen, hala nola NXTko titulua, binakako titulua eta emakumeen titulua. NXTz gain, WWEk Tough Enoughen itzulera iragarri zuen 2011ko urtarrilaren 3an, borrokalari berriak ekartzeko.

ECWak arrakasta gutxi izan zuen arren, CM Punk, John Morrison, Kofi Kingston, The Miz, Sheamus eta Jack Swagger bezalako borrokalari handiak sortu ziren, NXTren belaunaldiarekin batera, borrokalari belaunaldi berri bat osatuko zutenak. NXTko bost denboraldietatik, Ryback, Wade Barrett, Daniel Bryan edo Bray Wyatt bezalako borrokalari handiak atera ziren.

Marka banaketaren amaiera (2011-2016) aldatu

2011ko uztailaren 18an Paul "Triple H" Levesque WWEko presidenteorde exekutibo berria bihurtu zela iragarri zen (kayfabe), eta "SuperShow aroa" sortu zuen,[22] non borrokalariek bi programetan (Smackdown eta Raw) lehiatu ahal izango zuten, marken banaketa baino lehen bezala, eta, beraz, tituluak, bi marketarako eskuragarri egoten hasiko ziren.

2012ko abuztuan, WWE World Wildlife Fund erakundearekin akordio batera iritsi zen, WWFren logoa bere bideo liburutegian berriro erabili ahal izateko. 2013an, konpainiak WWE Performance Center entrenamendu eta kirol medikuntza zentroa eraiki zuen Orange konderriaren ekialdean, Floridako Winter Parkeko Full Sail Unibertsitatearekin elkartuta. Entrenamendu instalazioa konpainiako borrokalarien garapen profesional eta atletikora zuzenduta dago. Full Sail NXT markaren operazio basea ere bada.[23]

"The New Era": bigarren marka banaketa (2016-2019) aldatu

2016ko maiatzaren 25ean, WWEk marka banaketa berrabiaraziko zuela iragarri zuen, “Aro Berria” izenarekin iragarriz. Iragarpen horren ondoren, RAWk eta SmackDown!ek euren borrokalari, esataria, ring/soka joko eta titulu propioak zituzten. Zirriborro bat egin zen zein borrokalari zein saiotan agertuko zen erabakitzeko. SmackDown! ostegun gauetatik astearte gauetara igaro zen. Uztailaren 19an hasi zen ordutegi berria (lehen aipatutako zirriborroaren gauean), eta aurreko formatu aurregrabatuaren ordez zuzenean transmititzen hasi zen.[24]

2016ko azaroaren 29an, WWEk berariazko programa berri bat aurkeztu zuen gurutz pisuarentzat (205 libra eta gutxiagoko borrokalariak) WWE 205 Live deitua.[25] Bertan pisu kategoria horretan sailkatzen diren borrokalariak bakarrik lehiatu daitezke.[26][27] Cruiserweight Classic txapelketarekin WWEn elementu finko bihurtu ziren gurutz-pisuak. Ondoren RAW markarenak izan ziren 2016ko marka banaketaren hasieran, bere marka propioa lortu aurretik.[28]

 
2019tik aurrera, WWEren hiru marka nagusiak Raw, NXT eta SmackDown dira.

2016ko abenduaren 15ean, WWE Erresuma Batuko titulu bat ezartzen ari zela iragarri zen, eta irabazlea Erresuma Batuko eta Irlandako borrokalariekin gauzaturiko 16 gizoneko txapelketa batean erabaki zen, txapeldun Tyler Bate irten zelarik. Paul "Triple H" Levesque exekutiboak esan zuen titulu berriaren eta txapelketaren helburua Erresuma Batuan egoitza izango zuen marka bat ezartzea zela, bere asteroko telebista programarekin.[29][30] WWEk Erresuma Batuan egoitza duen NXT UK marka atera zuen 2018ko ekainean, Johnny Saint inaugurazio gerente nagusia izan zelarik. 2019ko abuztuaren 20an iragarri zen NXTk bi orduko zuzeneko saioa izango zuela asteazken gauetan USA Network-en (irailaren 18an hasi zena), eta, beraz, NXT ofizialki hirugarren marka modura izendatu zen.[31][32]

COVID-19aren pandemia (2020-gaur egun) aldatu

2020ko martxoan, COVID-19aren pandemia WWE erasaten hasi zen. Beste kirol batzuk bertan behera uzten eta atzeratzen ziren bitartean, WWEk ofizialki iragarri zuen martxoaren 12an bere asteroko saioak, SmackDown!-en hurrengo gaueko atalarekin hasita, Performance Centerrean grabatuko zirela, ikuslerik gabe eta bertan zeuden funtsezko langileekin bakarrik. NXTren martxoaren 11ko atala Performance Centerrean grabatu zen sarrera ordaindu zuten zaletuekin, eta, beraz, pandemiak erabateko eragina izan baino lehen zaletuen presentzia izan zuen WWEren azken ekitaldia izan zen.[33][34] WrestleMania 36 apirilaren 5erako programatuta zegoen, Tampako Raymond James estadioan. Martxoaren 16an, WWEk ekitaldi hau ere ateak itxita egingo zela iragarri zuen.[35][36] WrestleMania, Raw eta SmackDown! zuzeneko transmisioetatik grabatutako formatu batera aldatu ziren.[37] NXTk Full Sail Universitytik transmititzen jarraitu zuen, baina antzeko murrizketekin.[38][39]

Zuzeneko transmisioak apirilaren 13an itzuli ziren. Geroago jakinarazi zenez, Ron DeSantis, Floridako gobernadoreak, WWE estatuko ekonomiarentzat oinarrizko negoziotzat hartu zuen, eta salbuespen bat gehitu zion etxean egoteko aginduari, "Jendearentzat itxita dagoen eta audientzia nazionala duen kirol- eta komunikabide-ekoizpen profesional bateko" langileentzat.[40][38] Erabakia oso kritikatua izan zen, eta zenbait komunikabidek adierazi zutenez DeSantisen ekintzak Linda McMahon buru zuen Donald Trumpen aldeko ekintza politikorako batzorde batek Floridako publizitatean 18,5 milioi dolar gastatzeko konpromisoa hartu zuen egun berean gertatu ziren. Egun berean, Vince McMahon Trumpek sortutako aholkulari talde bateko kide izendatu zuten, AEBetako ekonomia bultzatzeko estrategia bat diseinatzeko.[41][42][43][44]

Apirilaren 15ean, WWEk hainbat murrizketa eta kaleratze iragarri zituen pandemiari erantzuteko, tartean, hainbat borrokalari (Karl Anderson, Kurt Angle, Aiden English, EC3, Epico, Luke Gallows, Curt Hawkins, No Way Jose, Sarah Logan, Mike Kanellis, Maria Kanellis, Primo, Erick Rowan, Rusev, Lio Rush, Zack Ryder, Heath Slater eta Eric Young), hiru ekoizle (Dave Finlay, Shane Helms eta Lance Storm), Mike Chioda epailea eta NXT/Performance Centerreko hainbat ikasle eta langile. WWEko exekutiboek ere soldata murrizketa jasan zuten, eta konpainiak egoitza berriaren eraikuntza eten zuen gutxienez sei hilabetez.[45] Fanatikoek eta hainbat hedabidek adierazi zutenez, WWEk ekintza horiek "beharrezkoak" zirela esan zuen, "Koronabirusaren pandemiaren inpaktu ekonomikoa dela eta", baina WWEk "funtsezko finantza-baliabideak. Gutxi gorabehera 500 milioi dolarreko eskudiru erabilgarri eta zor-ahalmena " zituela ere adierazi zuen. DeSantisek adierazi zuenez, WWE "funtsezkoa" zen, eta horrek esan nahi zuen konpainiaren diru-sarreren galera mugatua izango zela.[46]

2020ko abuztuan, WWE Performance Centerretik Orlandoko Amway Centerrera aldatu zen epe luzerako egoitza baterako, Raw, SmackDown! eta pay-per-view ekitaldiak WWE ThunderDome deituriko fanatikoak ikusteko esperientzia birtual baten bidez transmitituz. ThunderDome-aren barnean, dronak, laserrak, piroteknia, kea eta proiekzioak erabiltzen ziren, borrokalarien sarrerak pay-per-view prepandemikoen maila berekoak izan zitezen. Fanatikoentzat dohainik zen ekitaldietara birtualki joatea, nahiz eta beren eserleku birtuala aldez aurretik erreserbatu behar zuten.[47][48][49] WWE Amway Centerren egon zen abenduaren hasierara arte. ThunderDome-a Tropicana Field St. Petersburg, Floridara mugituz zuten eta ondoren Yuengling Centerrera.

2020ko urrian, NXT ekitaldiak Full Sail Universitytik Performance Centerrera lekualdatu ziren Capitol Wrestling Center deituriko ThunderDome-aren antzeko konfigurazio batean. ThunderDomeren ezaugarri berberak ditu, baina zaletu birtualez gain aurrez hautatutako zuzeneko zaletu batzuk ere baditu. Izena, WWEren aurrekoari, Capitol Wrestling Corporationi, egindako omenaldi bat ere bada.[50][51]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Company Overview» corporate.wwe.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  2. «WWE Corporate - WWE OPENS MUMBAI OFFICE» web.archive.org 2011-06-03 (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  3. Hornbaker, Tim. (2015). Capitol revolution : the rise of the McMahon wrestling empire. ISBN 978-1-77090-688-4. PMC 1078356834. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  4. Solomon, Brian. (2006). WWE legends. (Pocket books trade pbk. ed. argitaraldia) World Wrestling Entertainment Books/Pocket Books ISBN 0-7434-9033-9. PMC 61451685. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  5. Sullivan, Kevin. (2016). WW encyclopedia : the definitive guide to WWE. (Third edition, updated & expanded. argitaraldia) ISBN 978-1-4654-5313-6. PMC 947149550. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  6. (Ingelesez) «Vincent J. McMahon» WWE (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  7. Krugman, Michael. (2008). Andre the Giant : a legendary life. ISBN 978-1-4391-8813-2. PMC 964663033. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  8. Cohen, Daniel. (1999). Wrestling renegades : an in-depth look at today's superstars of pro wrestling. Pocket Books ISBN 0-671-03674-2. PMC 41517499. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  9. a b "NWA World Heavyweight Championship". Wrestling Observer Newsletter. July 20, 2011.
  10. (Ingelesez) «TITAN SPORTS, INC. v. COM | 690 F.Supp. 1315 (1988) | pp131511786 | Leagle.com» Leagle (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  11. Hornbaker, Tim. (2007). National Wrestling Alliance : the untold story of the monopoly that strangled professional wresting. ECW Press ISBN 978-1-55490-741-0. PMC 301504167. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  12. Johnson, William (March 25, 1991). "Wrestling With Success". Sports Illustrated. Archived from the original on September 18, 2013. Retrieved April 20, 2014.
  13. Stallone, Sylvester. (1982-05-28). Rocky III. Chartoff-Winkler Productions, United Artists (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  14. (Ingelesez) «Wrestlemania 32: Record and reputations tumble» uk.sports.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  15. «SLAM! Sports - Wrestling» archive.ph 2012-06-29 (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  16. "Archived copy". Archived from the original on July 10, 2017. Retrieved September 17, 2017.
  17. (Ingelesez) Liebelson, Dana; Waldron, Travis. (2016-12-22). «Trump’s Small Business Pick Defended Wrestling Empire Against Teen Sex Abuse Allegations» HuffPost (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  18. (Ingelesez) Bixenspan, David. «WWE Wellness Fallout: A Brief History of Drug Testing in Professional Wrestling» Bleacher Report (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  19. «OO: Online Onslaught Special Features (Pro Wrestling News, Analysis, and Commentary...  WWF, WCW, ECW, The Rock, Steve Austin, RVD, Undertaker, Triple H)» web.archive.org 2008-05-16 (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  20. «Settlement Agreement - WWF-World Wide Fund for Nature and Titan Sports Inc. - Sample Contracts and Business Forms» contracts.onecle.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  21. (Ingelesez) «ECW» WWE (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).[Betiko hautsitako esteka]
  22. (Ingelesez) «Shows» WWE (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  23. (Ingelesez) «WWE and Full Sail University Launch Partnership» www.fullsail.edu (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  24. (Ingelesez) Steinberg, Brian; Steinberg, Brian. (2016-05-25). «WWE’s ‘Smackdown’ Will Move to Live Broadcast on USA (EXCLUSIVE)» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  25. «https://twitter.com/vincemcmahon/status/804111713738125316» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  26. (Ingelesez) «WWE 205 Live results: Rich Swann captures Cruiserweight Title on WWE 205 Live debut» WWE (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  27. (Ingelesez) «411MANIA | Triple H Conference Call Report: Discusses 205 Live, NXT Takeover: Toronto, Says HBK Working at the Performance Center and More» Triple H Conference Call Report: Discusses 205 Live, NXT Takeover: Toronto, Says HBK Working at the Performance Center and More (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  28. (Ingelesez) «411MANIA» WWE NXT House Show Results 12.2.16: Perkins Teams With Alexander, Rich Swann Defends CW Title, More (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  29. (Ingelesez) «411MANIA» Full Transcript of Triple H’s Comments at UK Championship Announcement (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  30. (Ingelesez) «411MANIA» WWE To Crown U.K. Champion (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  31. (Ingelesez) «NXT moves to USA Network» WWE (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  32. (Ingelesez) «Who is the most influential figure in the Women’s Evolution?» WWE (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  33. (Ingelesez) Otterson, Joe; Otterson, Joe. (2020-03-12). «WWE Moves ‘SmackDown Live’ to Orlando Performance Center With No Live Audience Due to Coronavirus» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  34. (Ingelesez) «WWE SmackDown results, recap, grades: John Cena caps surreal empty arena show you have to see» CBSSports.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  35. (Ingelesez) Ramos, Dino-Ray; Ramos, Dino-Ray. (2020-03-18). «WrestleMania To Stream As Two-Night Event With Host Rob Gronkowski In Wake Of Coronavirus Outbreak – Update» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  36. (Ingelesez) «WWE Splits Crowd-Free WrestleMania 36 Into 2 Nights, Multiple Locations» TheWrap 2020-03-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  37. «WWE TAPING UPDATES | PWInsider.com» www.pwinsider.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  38. a b (Ingelesez) «WWE to resume live TV tapings after being deemed 'essential business' by Florida governor's office» CBSSports.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  39. (Ingelesez) «WWE to resume live TV matches starting Monday» ESPN.com 2020-04-11 (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  40. (Ingelesez) Zaveri, Mihir. (2020-04-14). «The WWE Is Now Considered an ‘Essential Service’ in Florida» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  41. (Ingelesez) Lauletta, Tyler. «WWE fired dozens of wrestlers and other talent just days after a controversial decision deemed them an essential business in Florida and fans are livid with Vince McMahon» Insider (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  42. (Ingelesez) «Linda McMahon Under Major Scrutiny After WWE Is Deemed 'Essential' by Florida Officials» Sports (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  43. (Ingelesez) «WWE declared 'essential business' on same day Linda McMahon made political donation of $20m» GiveMeSport 2020-04-15 (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  44. (Ingelesez) «WWE's Vince McMahon appointed on panel to fix US economy same day pro-wrestling company goes on firing spree» Free Press Journal (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  45. (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (2020-04-15). «Here's who was laid off by WWE and how they responded on social media» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  46. (Ingelesez) «Kurt Angle, Rusev, other WWE stars furloughed from coronavirus impact, WWE fans sound off» Newsweek 2020-04-15 (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  47. (Ingelesez) Nature, Heel By. (2020-08-17). WWE Launching 'ThunderDome' At Amway Center This Friday. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  48. (Ingelesez) «WWE introducing new state-of-the-art viewing experience with WWE ThunderDome» WWE (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  49. (Ingelesez) «WWE Announces ThunderDome Arena, Enhanced Fan Experience, Residency At Amway Center | Fightful News» www.fightful.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  50. (Ingelesez) «Capitol Wrestling Center to be unveiled tonight at NXT TakeOver 31» WWE (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  51. (Ingelesez) «NXT TakeOver 31 To Feature The Debut Of The Capitol Wrestling Center | Fightful News» www.fightful.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).

Kanpo estekak aldatu