Munduko Osasun Erakundea

World Health Organization» orritik birbideratua)

Munduko Osasun Erakundea[1] edo MOE[1] (frantsesez: Organisation mondiale de la santé edo OMS; ingelesez: World Health Organization edo WHO) Nazio Batuen Erakundearen osasun-agentzia da, mundu mailan osasunaren arloko prebentzio-, sustapen- eta esku-hartze politikak kudeatzen espezializatua dagoena. 1948ko apirilaren 7an eratu zen eta gaur egun, munduko 196 estatu dira MOEko kide eta Osasunaren Mundu Biltzarraren bidez gobernatzen dute Erakundea.[2]

Munduko Osasun Erakundea
Flag of WHO.svg
Who logo.svg
Datuak
Izen ofiziala
World Health Organization, Organisation mondiale de la santé, Organización Mundial de la Salud eta Всемирная организация здравоохранения
Izen laburra WHO, OMS, OMS, 世卫组织, 世衛組織 eta OMS
Mota Nazio Batuen agentzia espezializatua, sarbide irekiko argitaletxea eta nazioarteko erakundea
Herrialdea Suitza, Filipinak, Egipto, Ameriketako Estatu Batuak, Danimarka, India eta Kongoko Errepublika
Jarduera
Filialak
Enplegatuak 7.000 (2014)
Gobernantza
Zuzendaria Tedros Adhanom Ghebreyesus
Egoitza Geneva
Osatuta
Jabea Ekonomia eta Gizarte Kontseilua
Zeren jabe
MedNet (en) Itzuli
World Health Organization membership status map.png
Historia
Sorrera 1948ko apirilaren 7a
Ordezkatzen du Office International d'Hygiène Publique (en) Itzuli
Jasotako sariak

who.int


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngYoutube-variation.pngInstagram logo 2016.svg

Erakundearen helburuak nazioartean osasun baldintzak hobetzea eta eritasunen kontra borrokatzea dira. Horretarako, ikerketak, garatu gabeko herrialdeetako gaixotasun endemikoen kontrako kanpainak eta sendagaien hedapena bultzatzen ditu, besteak beste. Bi alor nagusi bereizten dira MOEren lanean: teknika eta ikerketak, batetik, eta prestakuntza eta laguntza, bestetik. Genevan du egoitza.[3]

HistoriaAldatu

Nazioarteko Osasun Konferentziak, 1851ko ekainaren 23an ospatu zirenak, OMEren lehen aurrekoak izan ziren. 1851tik 1938ra iraun zuten 14 hitzalditan, Nazioarteko Osasun Konferentziek gaixotasun askori aurre egiteko lan egin zuten, batez ere kolera, sukar horia eta izurri bubonikoa. Hitzaldiak, neurri handi batean, ez ziren eraginkorrak izan zazpigarrenera arte, 1892an, koleraz arduratzen zen Nazioarteko Osasun Konbentzio bat onartu zen arte. Bost urte beranduago, izurriterako konbentzio bat sinatu zuten[4].

1920an Nazioen Elkartea sortu zenean, Nazioen Elkartearen Osasunaren Erakundea ezarri zuten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Nazio Batuek gainontzeko osasun erakunde guztiak xurgatu zituzten, MOE osatzeko.

Nazio Batuetako 51 herrialdeek eta beste 10 herrialdek sinatu zuten Osasunerako Mundu Erakundearen eraketa, 1946ko uztailaren 22an. Horrela, Nazio Batuen lehen erakunde espezializatu bihurtu zen, kide guztiak atxiki zitzaizkiona. Haren eraketa 1948ko apirilaren 7an sartu zen indarrean formalki, Osasunaren Mundu Mailako lehen Egunean, 26. estatu kideak berretsi zutenean[5].

Osasunaren Mundu Batzarraren lehen bilera 1948ko uztailaren 24an amaitu zen, eta 5 milioi dolarreko (orduan 1.250.000 libera esterlina) aurrekontua ziurtatu zen 1949. urterako. Andrija Stampar izan zen Batzarreko lehen presidentea, eta G. Brock Chisholm izendatu zuten OMEko zuzendari nagusi, plangintza-etapetan idazkari exekutibo gisa jardun ondoren. Lehenengo lehentasunak paludismoaren, tuberkulosiaren eta sexu-transmisiozko infekzioen hedapena kontrolatzea eta amaren eta haurren osasuna, nutrizioa eta ingurumen-higienea hobetzea izan ziren[6][7].

Helburua eta FuntzioakAldatu

MOEren Konstituzioak dio bere helburua "pertsona guztiek ahalik eta osasun maila gorena lortzea" dela.[8] Hain zuzen, bere Konstituzioan zehaztutako funtzioen bidez betetzen du helburu hori:

  • Nazioarteko osasun-lana zuzentzeko eta koordinatzeko agintaritza gisa jardutea.
  • Nazio Batuekin, erakunde espezializatuekin, gobernuko osasun-administrazioekin, lanbide-taldeekin eta egokitzat jotzen den beste edozein erakunderekin lankidetza eraginkorra ezartzea eta mantentzea.
  • Osasun zerbitzuak indartzeko laguntza ematea eskatzen duten gobernuei.
  • Gobernuek eskatu edo onartu ondoren, behar den laguntza-tekniko eta larrialdikoa ematea.
  • Nazio Batuek hala eskatuta, osasun zerbitzu eta instalazioak ematea talde bereziei, hala nola fideikomisoan dauden lurraldeetako herriei.
  • Behar diren administrazio eta teknika zerbitzuak ezartzea eta mantentzea, zerbitzu epidemiologikoak eta estatistikoak barne
  • Gaixotasun epidemikoak desagerrarazteko lana sustatu eta bultzatzea.
  • Beste erakunde espezializatu batzuekin lankidetzan, beharrezkoa denean, nutrizioa, etxebizitza, saneamendua, aisialdia, baldintza ekonomikoak edo lanekoak eta ingurumenaren higienearen beste alderdi batzun hobekuntza sustatzea.
  • Osasunaren aurrerabidean lagunduko duten talde zientifiko eta profesionalen arteko lankidetza sustatzea.
  • Konbentzioak, akordioak eta araudiak proposatzea, eta gomendioak egitea. [8]

2012tik aurrera, MOEk honela definitu du osasun publikoan duen eginkizuna: Osasunerako kritikoak diren gaietan lidergoa ematea eta baterako ekintza behar duten elkarteetan parte hartzea; Ikerketa-agenda eratzea eta ezagutza baliotsuak sortzea, itzultzea eta zabaltzea; Arauak ezartzea eta horien aplikazioa sustatzea eta gainbegiratzea; Politika etikoen eta frogetan oinarritutakoen aukerak artikulatzea; Laguntza teknikoa ematea; eta Osasun-egoera zaintzea eta osasunaren joerak ebaluatzea.[9]

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu