Wolfgang Sawallisch

Wolfgang Sawallisch (alemanez ˈvɔlfɡaŋ zaˈvalɪʃ ahoskatua; Munich, Alemania, 1923ko abuztuaren 26 - 2013ko otsailaren 22a) alemaniar orkestra-zuzendaria izan zen.

Wolfgang Sawallisch
WS - 11.12.1960 Hamburg.jpg
Bizitza
Jaiotza Munich1923ko abuztuaren 26a
Herrialdea  Alemania
 Suedia
Heriotza Grassau2013ko otsailaren 22a (89 urte)
Hezkuntza
Heziketa Hochschule für Musik und Theater Hamburg (en) Itzuli
Richard-Strauss-Konservatorium München (en) Itzuli
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Joseph Haas (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak orkestra zuzendaria eta piano-jotzailea
Lantokia(k) Akisgran
Enplegatzailea(k) Theater Aachen (en) Itzuli  (1953 -  1958)
Jasotako sariak
Kidetza Bavarian Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
Diskoetxea EMI Classics
IMDb nm0768023
Signature Sawallisch.png

BiografiaAldatu

Municheko Kontserbatorioan ikasketak egin ondoren, Augsburgoko Operan egin zuen debuta 1950ean. Aachengo (1953-1958), Wiesbadengo (1958-1960) eta Koloniako (1960-1963) operetako musika-zuzendaria izan zen.

1957tik 1961era, behin baino gehiagotan gonbidatu zuten Bayreutheko Jaialdira, eta han grabazio garrantzitsuak egin zituen Richard Wagnerren operekin.

Hainbat kargu bete ditu: Vienako Orkestra Sinfonikoko zuzendaria (1960-1970), Hanburgoko Filarmonikokoa (1961-1973), Berlingo Alemaniar Operako musika-aholkularia (1963-1965), Suitza Frantseseko Orkestrako musika-zuzendaria (1970-1980), Municheko Operako musika-zuzendaria eta zuzendari orokorra (1971-1992) eta, 1992az geroztik, Filadelfiako Orkestrako zuzendaria.

Alemaniar tradizio erromantikoaren ildotik, Sawallischek duen onena eman zuen Schumann, Richard Strauss eta Schuberten lanetan, eta azken horren sinfonia guztiak grabatu zituen.

ErreferentziakAldatu