Winchester Winchester Repeating Arms Companyk ekoiztutako edozein palanka-fusila da, bere 1873ko modeloa ospetsuena bazen ere.

Winchester (arma)
Motaerrepikapen-errifle
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Zerbitzua
GatazkaIndiar Gerrak
Produkzioa
DiseinatzaileaOliver Winchester (en) Itzuli
FabrikatzaileaWinchester Repeating Arms Company (en) Itzuli
Kopurua720.000
Zehaztasunak
Munizioa.44-40 Winchester (en) Itzuli
Artikulu hau armari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Winchester (argipena)».

Winchesterra 1866an sortutako arma bat da eta bere hedapen zabalaren ondorioz (eta nahiz eta bere motan lehena ez izan) XIX. mendearen bigarren erdiko errepikapen-fusilaren sinonimoa izatera iritsi da; hau da, palankatxo berri baten bidez anka hustuz behin baino gehiagotan tiro egiteko aukera ematen zuten lehen fusil eta karabinena. Modelo hau Oliver Winchesterren ekimenez egin zen eta 1860ko urrian patentatu zuten Henry fusilaren kopian eta hobekuntzan oinarrituta.

Winchester "mendebaldea konkistatu zuen arma" bezala ezagutzen dute Estatu Batuetan, batez ere western generoko filmetan behin eta berriz agertu delako (adibidez, John Waynek 1930 eta 1940ko hamarkadetan protagonizatu zituenetan). Ospe hori ez da guztiz zehatza, Mendebaldeko lehen konkista tiro azkarreko fusilen beste modelo batzuekin egin baitzen, nahiz eta Winchesterren popularizazioak bai masifikatu zuen estatubatuar konkistatzaile eta amerindiar gerlarien arteko borroka teknologikoa. Zentzu horretan, esanguratsua da errepikapen-fusilen inportantzia bermatu zuen gatazka- Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila (1861-1865)- Winchesterra merkaturatu aurrekoa dela.

Kanpo estekak aldatu