Sir William Newenham Montague Orpen (Stillorgan, Dublin konderria, 1878ko azaroaren 27a - Londres, 1931ko irailaren 29a) irlandar margolaria izan zen.

William Orpen

(1903)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilliam Newenham Montague Orpen
JaiotzaStillorgan1878ko azaroaren 27a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Irlandako Errepublika
Irlandako Estatu Askea
HeriotzaLondres1931ko irailaren 29a (52 urte)
Hobiratze lekuaPutney Vale Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaArthur Orpen
AmaAnne Caulfeild
Ezkontidea(k)Grace Orpen (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSlade School of Fine Art (en) Itzuli
National College of Art and Design (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Londres
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Arts
Royal Hibernian Academy (en) Itzuli
Genero artistikoaerretratua
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Graduamaior
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Find a Grave: 8730779 Edit the value on Wikidata

Hamabi urterekin Dublingo Arte Metropolitarreko Eskolan sartu zen, eta han egon zen hamazortzi urte bete arte eta 1897tik 1899ra Slade School of Art-en ikasi zuen. Irakasle batzuk New English Art Clubeko kideak ziren eta Orpeni bere lehen erakustaldietan lagundu zioten. Orpen 1900. urtean sartu zen Clubean.

1903tik 1907ra margolaritza estudio bat ireki zuen Londresen Augustus Johnekin batera, eta 1902tik 1915era bere denbora Dublin eta Londresen artean banatu zuen irakasten eta margotzen. Arrakasta handia izan zuen Eduardotar Aroko goi mailako gizartearen erretratuak margotzen, nahiz eta bere autoerretratuak nabarmenagoak izan.

1915ean gerrako artista izendatu zuten eta Mendebaldeko Frontera bidali zuten. Han soldaduak, hildakoak, alemaniar gerrako presoak eta jeneralen erretratuak margotu zituen. Gerra amaitzean, Parisko Bake Biltzarrako ordezkariak margotzeko enkargua jaso zuen.

Ingalaterrara itzulita, erretratuak margotzen jarraitu zuen 52 urterekin hil zen arte.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu