William Lincoln Bakewell

William Lincoln Bakewell (1888ko azaroaren 26a - 1969ko maiatzaren 21a) amerikar bakarra izan zen Endurance itsasontzian 1914-tik eta 1916-rako Trans-Antartika Espedizio Inperialean Sir Ernest Shackleton-ekin. William Bakewell-ek Endurance-ko tripulazioarekin bat egin zuen Buenos Airesen, Argentinan, Perce Blackborow lagunarekin batera. Bakewell itsasgizon gisa kontratatu zuten. Bakewell-en abenturak, Endurance itsasontzian emandako denbora barne, dokumentatuta daude berak idatzita, The American on the Endurance (Endurance itsasontziko amerikarra) liburuan.[1]

William Lincoln Bakewell

Bizitza
JaiotzaJoliet (Illinois)1888ko azaroaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSkandia Township (en) Itzuli1969ko maiatzaren 21a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmarinela eta esploratzailea
Jasotako sariak

Find a Grave: 22454219 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1888ko azaroaren 26an jaio zen Joliet-en, Illinoisen. 1914tik 1916ra Trans-Antartika Espedizio Inperialean parte hartu zuen. 1923an Joliet-era itzuli zen eta Elgin, Joliet eta Eastern Railway-ekin lan egin zuen. Hurrengoan Rock Islandeko trenbidearen trafikoa kontrolatu zuen. Merle-kin ezkondu zen 1925ean eta alaba bat izan zuten, Elizabeth Bakewell. Bigarren Mundu Gerran, La Grangeko (Illinois) Diesel Electric Plant-ean lan egin zuen. 1945eko abuztuan Michigan baserri bat erosi zuen.[2] 

1969ko maiatzaren 21ean hil egin zen Dukes-en, Michiganen. Immanuel eliza luteranoko hilerrian dago ehortzita, Skandia-n, Michiganen.

Ondarea aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Rajala, Elizabeth Anna Bakewell. The American on the Endurance: Ice, Seas, and Terra Firma Adventures of William Bakewell. Dukes Hall Publishing ISBN 0-9749134-0-5..
  2. .