William Chambers
William Chambers (Göteborg, Suedia, 1723ko otsailaren 23a - Londres, 1796ko martxoaren 8a) arkitekto eta marrazkilari ingelesa izan zen.
William Chambers | |
---|---|
(1764) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Göteborg, 1723ko otsailaren 23a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma Suedia |
Heriotza | Londres, 1796ko martxoaren 8a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Westminster abadia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Catherine Chambers (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École des Beaux-Arts (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Jacques-François Blondel |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Royal Academy of Arts Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Indietako Konpainian sartu zen, eta Txina eta India ezagutu zituen bere bidaietan, Frantzian (1749) eta Italian (1750-1755) barrena ibili baino lehen. Galesko printzearen arkitektoa izan zen; Arteen Errege Akademia sortu zuen 1782. urtean, Joshua Reynolds pintorearekin batera. Neoklasizista, eta joera askoren biltzaile izan zen bere lanetan. Keweko Errege Lorategi Botanikoa eraikuntzak (hamar solairuko pagoda, meskita, tenplu eta arku erromatarra, 1752-1762), Marino kasinoa (Dublin, 1763) eta Somerset House (Londres, 1776-1786) egin zituen. Idatzi zituen obrek eragin handia izan zuten Europako XIX. mende hasierako arkitekturan: Arkitektura txinatarra (1757), Arkitektura zibilari buruzko tratatua (1759). Parke ingelesen teknikak mundu osora barreiatu zituen Lorategiak banatzeko artea, txinatarren usadioen arabera lanak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-07-05 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |