Wikiproiektu:Haur eta Gazte Literatura/2019/Ekimenak

Trebakuntza digitalaAldatu

2018ko urriak 10ean eta 17an EHUKo 2018-2019 ikasturteko ikasleek, “Hizkuntza eta teknologia" ikasgaiarekin lotuta, trebakuntza digitalaren prestakuntza saioa (4 ordu) jaso zuten, wikipediaren alfabetizazio digitalari buruz.

2019ko martxoaren 12an 2. saio bat (3 ordukoa) jaso dute.

Dokumentazio prozesua kalitatezko ediziorakoAldatu

2018-2019 ikasturtean zehar ikasleek aukera izango dute Haur Liburuaren Dokumentaziogunea bisitatzeko eta erreferentziei buruz informazioa eskuratzeko (erreferentzien tipologia ezagutzeko eta artikuluak elikatzeko erreferentziak).

Artikuluen edizioaAldatu

2019ko martxotik ekaina bitartean artikuluen edizioa burutuko da

[[1]] Arbela

Wikiproiektuaren zabalkuntzaAldatu

Apirilean: 2019ko apirilean Wikimedia + Education zabalkuntza 2019

Maiatzean: Oregongo Estatu Unibertsitatea (OSU)ren eskutik, Haur Liburuaren Dokumentziogunean izan genuen nazioarteko ikerlan batean parte hartzeko aukera.

Maiatzaren hasieran, Oregongo Corvallis herrian, Estatu Unibertsitate publikoan, Laurie Bridgesek eta Clara Llebotek “Wikipedia eta liburuzainak Espanian” izeneko ikerketa jarri zuten abian. IWETEL bitartez luzatu zioten liburuzainei parte hartzeko gonbitea.

Ekainean: galdetegia baten bitartez, Haur Literaturaren inguruko gure proiektuaren berri eman genien eta Donostiako hirian, liburuzainek bultzatuta, beste wikiproiektu batzuk partekatu ziren: Amarapedia, Idazlezainak eta Bertso paperak. Ikusi Wikiliburutegiak ataria.[2]

Azaroan: Ikerketarako grabatutako elkarrizketaren transkripzioa jaso genuen Haur Liburutegi Nagusiko liburuzainek.