Wikiproiektu eztabaida:Asteko herrialdea

Wikiproiektua Eztabaida Saria Partaideak Txantiloiak Wikiproiektuen zerrenda

Aldaketak ordenean aldatu

Orden kontu bat zela eta Euskal Herriaren astea justu Aste Santuan (eta Aberri Egunean) eroriko zen. Egun hauetan jende gutxiagok parte hartuko zuela pentsatuz bertan Nauru jarri dut, herrialde txikiagoa, eta Euskal Herria otsailaren bukaeran jarri dut. -Theklan; (zer?)   15:05, 17 Urtarrila 2007 (UTC)

Bhutan Myanmarrengatik aldatzea. aldatu

Kaixo! Azkeneko asteetako gertakariak direla eta hurrengo asteko herrialdea Bhutan izan beharrean Myanmar izatea proposatzen dut... zer deritzozue? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      12:45, 4 Urria 2007 (UTC)

Ados. --josugoni (erantzun hemen) 20:10, 4 Urria 2007 (UTC)

Kosovo aldatu

Kaixo! Nire ustez Asteko Herrialdean Kosovo sartu beharko genuke, aktualitatea uztartzeko. Baina hau noiz egin ere pentsatu behar dugu, hau da, orain egiteak agian ez du zentzu handirik, oraindik gauza asko gertatu behar baitira, baina ezin dugu utzi hemendik hilabete batuzetara egiteko. Nire proposamena hilabete barru Eslovakiaren ordez Kosovo jartzea da. Zer deritzozue? Beste aukera bat lehenago egitea da, baina ordezkatzen dugun herrialdea Europa beste baten truke aldatzea, kontinenteen arteko oreka mantentzeko. Kasu honetan zeinen truke egiten dugun pentsatu beharra dago. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      19:10, 17 Otsaila 2008 (UTC)

Asteko herrialdean estaturik gabeko herrialdeak eta antzinako herrialdeak sartzeko proposamena aldatu

Txokoan egin dut proposamena: Asteko herrialdea wikiproiekturako 2012rako herrialdeak sartzen ari nintzela, eta dagoeneko herrialde guztietatik pasatu garela ikusita, gauza bat bururatu zait: zergatik ez ditugu aurten estaturik gabeko herrialdeak eta antzina izan ziren herrialdeak sartzen? Zerrenda hau erabil daiteke estaturik gabeko nazioetarako, eta estatu edo nazio historikoekin osatu daiteke, adibidez hemendik eta beste leku batzuetatik ateratakoekin.--Assar; (erantzun hemen) 11:26, 3 urtarrila 2012 (UTC)

"Asteko herrialdea" orrira bueltatu.