Wikiproiektu:Euskal Herria/Udalerriak/Asteko herria
Asteko herria Euskal Herriko udalerriak wikiproiektuaren zati bat da, astero era koordinatuan Euskal Herriko herri bati buruzko artikulua osatzeko. Artikulua ez ezik, herriarekin zerikusia duen edozer ere garatzeko aukera da (herritar ospetsuak, eraikin nabarmenak, elkarteak, hedabideak, ibai-mendiak eta abar).
Horretarako, hainbat iturburu har daitezke kontuan:
- Herritarrek bidalitako informazioa, wikilariak direlako edo wikilariok eskatu diegulako. Bide emankorra izan daiteke herriko ikastetxe-ikastolei mezu elektroniko baten bidez laguntza eskatzea.
- Asteko herriko udalaren webgunetik hartutako informazioa. Betiere, Udalaren onespena beharko da (copyright arazoak direla-eta). Horretarako, ezinbestekoa da udalari baimena eskatzea (posta elektronikoz edo papereko postaz), eta baimena jasotakoan herriaren eztabaida orrian ipintzea.
- Hala ere, kontuan izan ezazu informazioa oso eraldatua badago (estatistika datuetatik esaldi osoak egitea, adibidez) ez dela zertan baimenik eskatu.
- Berdin jokatuko dugu herriko armarriarekin, bi aukera izanik:
- Udalaren webgunekoa ezin da zuzenean hartu, copyrighta izaten baitu. Hala ere, udalekoek baimena ematen badute eta baimen hori irudiaren eztabaida orrira kopiatzen bada, ez dago arazorik.
- Errazena, gutako batek armarria guztiz marraztea, ahal bada .svg formatuan (.jpg, .png, .gif, .tif formatuek ere balio dute, noski).
- Beste wikipedietan herriari buruz duten artikulua. Baliagarri den guztia erabili eta itzuli ahal izango dugu.
Aste honetako herria
aldatuAste honetako herria: Txantiloi:2024-46 asteko herria |
Asteko herrien zerrenda (2018)
aldatu2018 |
---|
|
Aurreko urteetakoen artxiboa
aldatuIrizpideak
aldatuAsteko herria aukeratzeko, irizpide hauek erabiliko ditugu:
|
Ekarpenak
aldatuAsteko herritzat izendatu dena baliatuta, herriari buruzko artikulua osatzeaz gain, hari lotutako beste artikulu eta orri batzuk ere sor edo osa ditzakezu: auzo bakoitzaren artikulua, herritar ospetsuen artikuluak, auzoen txantiloia...