Wikiproiektu:EHU-Wikipedia 2016/Probalekua/Proba orria8

G IMMUNOGLOBULINA aldatu

 
immuglobulina

G immunoglobulina (lg G) organismoaren barne isurkarietan ( odola, likido zefalorrakideo, linfa...) dagoen immunoglobulina da.

Immunoglobina ugariena da, gorputzeko bost immunologlobulinen artean bera baita nagusia (Ig gutien %80).

Era berean, immunoglobulina txikiena da, bere pisu molekularra 150.000 Daltonekoa izanik. Honek azaltzen du zirkulazio aparatutik ahunetara erraz pasatzeko duen gaitasuna, baita karena edo plazenta-hesia zeharkatzeko ere ( karena zeharka dezakeen immunoglobulina bakarra da; horrek babesa eta immunitatea ematen dio umekiari) [1]

Ig G molekula monomeroa da, eta lau polipeptido katez osatuta dago. Kateen artean era kateen barruan disulfuro zubiak (S-S) baditu. [2]

Odol-Plasman 13,5 mg/ml kontzentrazioan dago, eta bere erdibitza 25 egunekoa da.

Immunoglobina honek konplementu sistema aktibatzen du, azken honek mikrobi patogenoak suntsia ditzan. Horretaz gain, opsonina moduan jarfuten du, eta opsonizazioa eragiten du (hots, fagozitoak aktibatzen ditu). Bi ezaugarri horiei esker G immunoglobulina antigorputza oso eraginkorra da bakterio, birus eta beste okrobio patogenoen aurkako borrokan.

Beste Immunoglobulinen aldea, lg Gk toxinak indargabetzeko ahalmena ere badu.

Mota honetan Immunoglobinek ere gaitz autoimmuneetan zerikusi handia dute, oso lotuta baitaude III motako hipersentiberatasunekin: gorputzeko autoantigorputzek G immunoglobulinarekin konplexuak eratzen dituzte, ehunak eta organoak kaltetzen dituztenak ( artritis erreumatoidea sortuz, adibidez) [3]

G Immunoglobulinaren 4 azpiklase daude lg G1, lg G2, lg G3, lg G4, ezaugarri ezberdinak dituztenak, ondoko taulan ikus daitekeen moduan:

Azpiklase % Karena zeharkatu Konplementua aktibatu Fagozitoei lotu
Ig G1 66 ++ ++ ++
Ig G2 23 + + -
Ig G3 7 ++ +++ ++
Ig G4 4 ++ - +
  1. Ingraham , J., Ingraham C.: Introducción a la Microbiología, vol.2, Ed. Reverté (1998), 412 orr.IBSN: 84-291-1871-3
  2. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikrooorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak, 812-813 orr. IBSN: 978-84-9860-026-1
  3. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua, 844-846 orr. IBSN: 978-84-9860-026-1