Wikiproiektu:Amarapedia/Nola parte hartu

Nola parte hartu

aldatu

Amarapedian edonork parte hartu dezake!!! Garrantzitsuena ez da informatika ezagutza, gogoa eta auzoarekiko jakin-mina baizik. Modu askotara parte har dezakezu:

Artikuluak

aldatu
  • Sortu artikulu berriak
  • Hobetu dagoeneko sortuak dauden artikuluak
  • Proposatu artikulu berriak
  • Erreferentziazko materialak eskaini


Argazki zaharrak berri

aldatu

Amarari buruzko argazkiak bildu nahi ditugu, zahar zein berri. Etxean dauzkazunak ekarri eta guk eskaneatuko ditugu. Kopia digitala izateaz gain gainerako guztiekin partekatzeko aukera izango duzu.

Bestela ere, argazkiak behar ditugu, argazki pila, zubiak, eraikinak, kaleak, geltokiak.... Argazki kamera duzu? Zure mugikorrak kamera dauka? Baiezkoa bada,lagun gaitzazu auzoaren argazkiak ateratzen.

Bestelakoak

aldatu

Beste moduren batean parte hartu nahiko bazenu, edo egitasmoari buruz berri zehatzagoa jaso nahi izatera, idatzi amaraliburutegia@donostia.eus helbidera eta gustora jarriko gara zurekin harremanetan.