Wikipedia eztabaida:Estilo gida

K. a. edo K.a. aldatu

K. a. laburduraren (hau da, K. eta a. artean hutsune bat utziz) ordez ez dakit ez den egokiagoa izango K.a. (K. eta a. artean hutsunerik gabe) erabiltzea. Puntu batetik urrengo letrara hutsunea utzi behar da? Nik esango nuke ezetz, ziur ez nagoen arren. Adibidez, N.B.E. idatziko genuke eta ez N. B. E.

Esango duzue ez duela garrantzirik, baina hau dela eta baliteke aldaketa mordo bat egin behar izatea (gustura egingo ditudanak baina bot-ek egiten badituzte hobeto). —Barrie(postontzia) 20:10, 28 Urria 2006 (UTC)

Ni ez nago guztiz ados. N.B.E. ez da idazten euskaraz, baizik eta NBE, guztia elkarrekin eta punturik gabe. Hau akroniko bat da. Baina K. a. laburdura bat dela kontsideratuko nuke, etab. bezala, adibidez. Hau dela eta hitzen laburdurak erabiltzen direnean egokiago uste dut dela K. a. erabiltzea, hutsunearekin. Hala ere, eta hori nire ustea denez, zer dion euskaltzaindi oroja(ki)leak honen inguruan? -Theklan; (zer?) 22:21, 28 Urria 2006 (UTC)
Beno, uste dut ez dudala adibiderik egokiena aukeratu. Baina CC.OO. bai, ez? Akronimo bat da eta puntua darama, baita euskaraz ere, eta ez dago hutsunerik. Euskaltzaindiarena ez dakit. —Barrie(postontzia) 17:57, 31 Urria 2006 (UTC)

Artikuluen formatua aldatu

Bozketa bat irekitzekotan nahiz Artikuluen formatua orria nik idatzi dudan beste honegatik ordezkatzeko. Eskema hutsa izan beharrean hobeto iruditzen zait testu apur batekin betetzea eta, ikusiko duzuen bezala, erabaki "berriak" (Gutxienekoak, data...) hartzea. Egia esan, erabaki berri hauek guk beti egiten izan ditugu eta egiteko eskatu baina ez zeuden inon idatzita.

Bozketa ireki baino lehen jakin nahi nuke zerbait zuzendu, ezabatu, gehitu edo horrela utzi behar den. Edozein aldaketa egiteko bozkatu egin behar denez ez nuke nahi lelokeri bakoitzagatik bozketa bat irekitzea. —Barrie(postontzia) 19:14, 4 Azaroa 2006 (UTC)

Eta Kristo aurretiko daten inguruko nire dudak (goian azaltzen direnak) argitzen badizkidazue eskertuko nizueke. —Barrie(postontzia) 09:57, 5 Azaroa 2006 (UTC)
Egokiagoa iruditzen zait formatu berria, aurrekoa baino garatuagoa eta zehatzagoa delako. Hala ere, orain dagoena ere ipiniko nuke, artikulu baten adibide gisa, lotura batekin. Adibidez: Artikulu oinarria (edo horrelako zerbait, zuk egindakoan txertatua) Eta K.a.ri buruz, egia esan ez ditut gauzak oso argi. Euskaltzaindiaren erabakirik ez dut aurkitu horri buruz. Estetikoki, nik nahiago dut Ka formatua, K.a. edo K. a. baino (agian ingelesek BC eta AD erabiltzen dutelako). Baina hori beste kontu bat da... --josugoni (hemen idatzi) 10:48, 5 Azaroa 2006 (UTC)
Ulertzen dut. Agian eskemak ere lagunduko du. Egingo dut zerbait. Ka aukera ere pasatu zitzaidan burutik baina laburdura bat delako puntuak eraman behar dituela iruditzen zait eta toki guztietan horrela ikusi dut (puntuarekin). Baina hutsunearena ez daukat oso argi. Denok gaude ilunduta, antza. Ez dut uste fidagarria den iturririk aurkituko dugunik (araua adierazten duenik, diot). Harluxet hiztegi entziklopedikoan hutsunerik gabe idazten dutela ikusi dut. Badago beste adibiderik? —Barrie(postontzia) 11:14, 5 Azaroa 2006 (UTC)

Eskemarena pentsatu ondoren, eta ez dakidanez ongi nola egin, Wikipedia artikulua bera adibidetzat erabiliko dut nahiko txukun baitago eta gainera formatua primeran betetzen du; Erreferentziak, Ikus, gainera... Apur bat itxarongo dut eta ez badago beste ezer komentatzeko bozketa irekiko dut. Artikuluen izenburuak aukeratzeko puntuak, politikak (edo deitu nahi duzuen bezala) ere prestatzen hasiko naiz.

Orain duda bat dut. Zein da estiloa zehazten duten arauen eta politikako arauen arteko desberdintasuan? Agian denak batera agertu daitezke. —Barrie(postontzia) 17:41, 5 Azaroa 2006 (UTC)

Kristo aurretik / Kristo ondoren denbora erreferentzia kristaua aldatu

Eztabaidatu da inoiz ea Kristoren erreferentzia kristaua erabili behar ote den ala mundu anglosaxoian gero eta gehiago ikusten dena: BCE (Before Common Era) edo CE (Common Era)?--Koldo Biguri (eztabaida) 08:28, 9 abuztua 2017 (UTC)

Bat nator hobe litzatekeela Kristoren erreferentzia kristaua kentzea. Ba al dugu, ordea, euskaldunen artean —edo euskaldunen multzo jakin batean (historialariak, adibidez)— nolabaiteko onarpena duen aukera neutralagorik? --Xabier Armendaritz   2017-08-09, 09:42 (UTC)
"Estilo gida" proiektu orrira bueltatu.