Wikipedia eztabaida:Babel
Izenak jartzeko modu bi aldatu
Hizkuntza txantiloietan izenak jartzeko modu bi daudela ikusi dut:
- "Txantiloi:·Hizkuntza (xx-x)". Adibidez Txantiloi:·Hizkuntza (en).
- "Txantiloi:Lankide xx-x". Adibidez Txantiloi:Lankide en.
Ni hasiera batean "Lankide xx-x" motakoak ezabatzera nioan (administratzaileei esatera, hobeto esanda) baina ikusirik gainontzeko taulatxoen izenak nola diren ("Txantiloi:Lankide...") ez dakit ba. Norbaiten iritzia beharko nuke. --Inorbez • (erantzunak hemen) 15:16, 28 Otsaila 2010 (UTC)
- Momentuz, eta erabiliena "Txantiloi:·Hizkuntza (xx-x)" formatua denez horrela jarriko dut eta besteak ezabatzeko proposatuko ditut. Gero bestelakorik erabakitzen bada botekin oso erraz aldatu ahal izango litzateke. --Inorbez • (erantzunak hemen) 15:53, 28 Otsaila 2010 (UTC)
Laugarren jakintza mailaren izendapena aldatu
Aski desegoki ikusten dut «aditu maila» izendapen hori. Izan ere, «aditua» gai batez jende gehienak baino gehiago dakiena da: norbait «euskaran aditua» dela entzuten badut, pentsatzen dut Euskal Filologia ikasi duela, edo bere kabuz euskarari buruz asko irakurri duelako gai horretaz asko-asko dakiela, behintzat.
Egokiagoa litzateke «oso maila aurreratua» jartzea, adibidez. Ingelesez eta gaztelaniaz ez dut ikusten «expert» edo «experto» aipatzen dutenik laugarren maila horretarako. Xabier Armendaritz 18:38, 15 Apirila 2010 (UTC)