Wikipedia:WikiBizi/Teila Fabrikako tailerra


WikiBizin, EUSKAL HERRIKO BIDAIEN WIKIGIDA ELIKATZEN

Parada ederrak izango ditugu abuztu honetan WikiBizi lantzeko egingo ditugu tailerretan eta, zehazki, ostegunean, hilak 20, herriz herriko bidaia gidari jarriko diogu arreta, euskaldunok Euskal Herrian barrena eroso eta atsegin ibili eta bidaiatzeko aukerei erreparatuz eta, horretarako, boluntario lanean arituz. Herriz herri joango gara uda lantzen.


Indarrean diren lehiaketei erreparatzeko astia izango du nahi duenak (EHko ondarea, kultura eta natura), bere argazkiak igotzeko moduak landuz. Elkarrekin partekatuko ditugu ideiak eta dudak, horretan aitzinatzeko. Lantegi honek duela urte gutxi batzuk abiatutako saretze esperientzia interesgarri batean hartuko du egoitza: Egiako Teila Fabrikan, Donostian. Etor gurekin!


Deialdia: irekia
Eguna: abuztuak 20, osteguna
Ordua: 17:00etan
Iraupena: 3h
Lekua: Egiako Teila Fabrika, Donostia
Mapa: [1]
Nahitaez ekarri beharrekoa:

  • Ordenagailu eramangarria / tableta (+ argindar kablea)
  • Musukoa


Aurrez izena emateko eta argibideetarako: inaki@wikimedia.eus