Zergatik WikiBizi?

2020ko uda ere berezia izango da, COVID-19 pandemiaren ondorioz bertan behera geratu direlako askotan egin ohi ditugunak: turismoa, bidaiak, jaiak... baina guk gure herria bizi nahi dugu. Lehiaketaren atal honetan jaiei arreta berezia jarri nahi diegu: jaien, ohituren, dantzen, folklorearen... argazkien bila ari gara. Aurreko urteetako argazki horiek igotzeko unea da. Ondare immaterial hori munduari erakusteko aukera duzu.

Sariak

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eskainitako sariak:

1. saria
Bi pertsonentzat bazkaria Laua Jatetxean
2. saria
70€ko bonoa Hontza Liburudendan,
3. saria
30€ko bonoa Hontza Liburudendan


Argazki irabazleak

Nola har dezaket parte?

Argazkia egin
Jaiak, erromeriak, festibalak, ohiturak, dantzak, ondare immateriala...
Pertsona famatuen erretratuak, monumentuak...

Nahi adina argazki igo ditzakezu
Uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte duzu!
Argazkiak ateratzeko datak ez du axola eta, botoia erabilita igo baduzu, behin igota zure argazkiak automatikoki gordeko dira lehiaketako argazki guztien Commonseko orrian.
Ohiko igoera laguntzailea erabiltzen baduzu, berriz, mesedez gehitu eskatzen dizun tokian "WikiBizi Kultura" kategoria! Gogoratu, Euskal Herriko ondare materialeko argazkien lehiaketan hiru pertsonako talde batek erabakiko ditu irabazleak!