Wikipedia:VideoWiki/Tuberkulosi

VideoWiki/Tuberkulosi (Tutoriala)
Lotura Commonsen
Steps for video creation
Step 1Nire aldaketak ikusi (10 s)
Step 2Commonsera igo (10 min)

Ikusizko editorearekin aldatu

Sarrera

aldatu

Tuberkulosia Mycobacterium tuberculosis bakterioak sortzen duen gaixotasun kutsakor bat da.

Sintomak

aldatu

Tuberkulosia duten pertsona gehienek ez dute sintomarik izaten, gaixotasuna ez baita aktiboa. Horri tuberkulosi latente deritzo.

Eztul kronikoa

aldatu

Tuberkulosiaren sintomarik ohikoenak eztula, odola duen mukia, sukarra, gaueko izerdiak eta pisu galera handia dira.

Pisu galera

aldatu

Azken sintoma, pisu galerarena, hain izan daiteke nabarmena, maiz gaixotasunak "kontsumitu" egiten duela esaten dela.

Beste infekzio batzuk

aldatu

Beste organo batzuen infekzioak sintoma ugari eragin ditzake, tartean ahulezia, gaueko izerdia eta nodulu linfatikoen hantura.

Jatorria

aldatu

Biriketako tuberkulosia oso kutsakorra da. Hain da kutsakorra, ezen kutsa daiteke airetik barreiatua, eztularen, txistuaren, hitz egitearen edo doministiku egitearen ondorioz.

Infekzio aktiboa

aldatu

Infekzio aktiboa ohikoagoa da GIB edo HIESa duten pertsonen artean, immunokonprometituak daudenen artean edo tabako erretzaileen artean.

Tuberkulosi latentea

aldatu

Bestetik, tuberkulosi latentea duten pertsonek ez dute gaixotasuna hedatzen.

Diagnosia

aldatu

Tuberkulosiaren diagnosia X-izpien bidez, mikroskopioko laginen behaketaren bidez edo gorputzeko isurien kultibotik egin daiteke.

Tuberkulosi latentearen diagnosia

aldatu

Azaleko Mantoux testa erabili daiteke diagnostikorako, edo odolaren azterketa bat.

Prebentzioa

aldatu

Prebentziorako biderik egokiena kasuen inguruan dauden arrisku handiko pertsonak behatzea da, eta Calmette-Guérin baziloarekin txertatzea.

Tratamendua

aldatu

Tratamenduak antibiotiko ugari behar ditu, denbora luzez. Antibiotikoekiko erresistentziak gero eta zailago egiten du tratamendua, jada badirelako botikei erresistentzia duten tuberkulosi motak.