Wikipedia:Txokoa/azalaren proposamena (2009)/Euskalduna/Euskal Herriari buruz

Euskal Herria Euskal Herriari buruzko artikulu nabarmendua
Fitxategi:Pottoka korrika.jpg
Pottoka bat korrika libre Aralar mendigunean

Pottoka Euskal Herriko berezko zaldi txikia da. Abere landatar eta indartsua izaki, pottoka milurtetan zehar Euskal Herriko mendietara egokitutako zaldia da, eta bere jatorria historian barrena oso atzean geratzen da.

Jose Migel Barandiaran euskal etnografoak aipatzen du pottoka bere lanetan, eta zera dio: Euskal Herriko mendietan egun arte zaldi mota hau libre bizi izan dela, ia ukuiluan sartu gabe. Askotan pottokak harrapatzeko beraien jabeek benetako "ehizaldiak" antolatu behar izaten zituzten[1]. Badago euskal esaera zahar bat zera esaten duena: "Pottokak mendian ez dira heziak".

Ondo osatutako aberea da, neurri ertain eta proportzionatuak ditu eta gorputz giharretsu eta sendoa. Izakeraz berriz azkarrak, leialak eta oso erresistenteak dira.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...