Wikipedia:Txokoa/Politikak/2010eko maiatza

Irakasleentzako txokorik? aldatu

Badago euskal wikipedia honetan irakasleentzako txokorik non, esate baterako, goikoak modukoko eztabaidak sar daitezkeen baina baita elkarri ideiak emateko aukera ere? (Gune hori hau da?) Erantzuna ezezkoa bada; badago hemendik horrelako gune txukun bat sortzeko gai den inor? (Eta horretarako denbora eta gogoa duena, jakina). --gorkaazk (erantzunak) 06:59, 21 maiatza 2010 (UTC)

Nik uste dut irakasle eta ikasleentzako tutorial erraz, sinple eta fundamentuzko bat sortu beharko genukeela. Bestalde, irakasleentzako txokoren beharrik ez dago, zalantzak eta galderak Wikipedia:Txokoa/Laguntza-n egin daitezke.--An13sa 09:55, 21 Maiatza 2010 (UTC)
Katalanezko wikipedian Viquiprojecte:Estudiants dute. Erabilgarria izan daiteke.--An13sa 13:01, 21 Maiatza 2010 (UTC)
Ez nintzen irakasle/ikasleentzako tutorialez ari. Wikipedian irakurri eta editatzeko hamaika posibilitateei etekin pedagogiko/didaktikoa elkarri iradokitzeko txokoaz ari nintzen. Hortxe azpian dauden antzeko iradokizunen bilduma egiteari buruz ari nintzen.--gorkaazk (erantzunak) 23:39, 23 maiatza 2010 (UTC)

Wikipediaren gainean egindako proiektuen adibideak aldatu

Irakasleok wikipedia nola erabil daitekeen elkarri erakutsi ahal diogu.

Nire adibide pare bat. Ikasleekin wikipedia erabiltzen egin nuen lehenengo hura.

Urte hartan musika eta plastika irakastea egokitu zitzaidan. Garai hartan eu.wikipedia haur besoetako zen. Erraza izan zen proposatutako ariketa. Ikasleen artean musikari klasikoen izenak banatu, kromoak bezala, eta bakoitzari egokitutako musikariaren biografia laburra eskatu. Ahozko aurkezpena eta testua. Nik uste dut horiek izango zirela Mozart eta Beethoven bezalako artikuluen lehen bertsioak. Nerabe batzuen eskola lanak bere musika irakasleak igota. Garai hartan nik wikipedian editatzen ideiarik ez, dena esan behar, eta denbora gutxi auto-ikasketarako (oraindik ere hastapenetan nabil, batzuk ikusia izango duzue, baina editatzen ikasteko, ausarkeria behar ;)

Aurten euskara eta, ahal dudanean, literatura irakastea egokitu zait. Aurtengo proiektu bakar bat ekarriko dut hona. Ikasleei Euskal ahozko literatura gaiaren inguruan hainbat lan eskatu diet. Ikasturtean zehar gaiari buruz zenbait kontu idazteko eskatu diet | wiki batean Ahozko aurkezpenak egiten ere ibili gara, bakarka eta taldeka. Bakarka egindako audio batzuk | wikira igo ditugu. Taldeka egindako aurkezpenetarako diapositiba multzoak web 2.0 doaneko zerbitzari batera igo ditugu. Bukatzeko, idazketa kooperatiboa sustatuz beti, eu.wikipediako Euskal ahozko literatura artikulua hobetu behar genuela adierazi diet. Ikasturteko azken txanpa legez. Artikuluaren aurkibidea edo plangintza erakutsi diet eta lana elkar banatu dugu, aurretik egindako aurkezpenak kontuan hartuta. Gure ikastetxeko informatikako azpiegitura negargarriarekin, ziur aski, ezin izango diet erakutsi haiei egindako lana haiek bere kabuz igotzen. Wikipediara igoko duguna, ziur aski, nahiko iragazita ailegatuko da... --gorkaazk (erantzunak) 07:23, 21 maiatza 2010 (UTC)