Wikipedia:Txokoa/Politikak/2009ko azaroa

Bandalismoa eta aurrebista aldatu

Uste dut badela garaia duela egun batzuk Txokoan aipaturiko gauza bat eztabaidatzeko. Beste Wikipedia batzuetan egin bezala, "gorde" botoiari eman aurretik aurrebistari emateko aukera bakarrik egon beharko litzateke erregistratutako lankide ez diren guztientzat. Ganorazko zerbait idazten duen IP bakarra ezagutzen dut (Argia astekariko kanpo loturak eta edukiak jartzen dituena).

Ezinezkoa da egunero ordu erdiz egon behar izatea umemokoen lerdokeriak ezabatzen, niri behintzat Wikipedian lan egiteko gogoak joaten zaizkit. Zariquiegui 17:55, 20 Urria 2009 (UTC)

Nik ez dakit hori nola jartzen den, ikertu beharko litzateke. Hala ere ez dut uste hainbesterako denik, eta badira ekarpen onak egiten dituzten IP anonimoak. Urrunago joan gabe, nahiz eta euren jarrera ez zaidan gustatzen, Sanchez Carrionen artikulua nabarmendu dugu eta IP anonimoek egin dute oso osorik. Beste zuzenketa batzuk, adibidez, modu berdinean egiten dituzte IP anonimoek. -Theklan · ezt  · @   18:06, 20 Urria 2009 (UTC)
Nahiz eta Theklanekin ados egon, nik ere Zaraquieguik proposatutakoa aztertuko nuke. Nahitaez lehenengo aurrebista egitea ideia ona iruditzen zait, IP anonimoentzat batez ere. Baina horrelako kontu teknikoei buruz nik gutxi dakit... --josugoni (erantzun hemen) 21:18, 20 Urria 2009 (UTC)

Azkenaldian IP bandalo gehiegi dituzue, nik aurrebistarena egingo nuke, oraintxe sartu naiz eta azken aldaketen ehuneko oso altu bat IP bandaloenak direla ohartu berri naiz 83.175.202.27 15:54, 3 Azaroa 2009 (UTC)

Abestiei buruzko artikuluak aldatu

Duda sortu zait abesti batzuen letrak Wikipediako artikulu bilakatuta ikusi ostean hauek hemen edo Wikisourcen egon behar ote diren. Zer deritzozue? -Theklan · ezt  · @   20:35, 13 Azaroa 2009 (UTC)

Euskarazko abestiei buruz hizketan ari baldin bazara, nere iritzia Wikipedian horiek bere horretan uztekoak da.
 :--Euskalduna (esaidak hemen) 20:55, 2009ko azaroaren 17a (UTC)

Erreferentziak aldatu

Kaixo denoi. Laguntza:Erreferentziak pixka bat osatu dut, ea zer iruditzen zaizuen. Egin dudan aldaketa nagusia {{Erref behar}} txantiloia gehitzea izan da, euskarazko wikipedian ez genuen txantiloi garrantzitsua. Handitzen doan entziklopedia honen edukien egiazkotasuna bermatzeko ezinbestekoa da erreferentziak izatea. Gehienok dakizuenez, beste wikipediatan agertzen da hori, datu edo esaldi baten erreferentzia eskatzeko. Horrela agertzen da: Donostia munduko hiri ederrena da[erref. behar]. Datuak eztabaidagarriak (edo garrantzizkoak eta erreferentzia gabeak) direnean erabili beharrekoa. Zuzenean erreferentzia ez baldin badugu, noski... --josugoni (erantzun hemen) 21:19, 17 Azaroa 2009 (UTC)