Wikipedia:Txokoa/2009ko urtarrila

Urte berrirako proposamen bat aldatu

Urte berri on guztiei! Zer moduz hasi gara? Beno, iaz gutxi-gora-behera garai hauetan "Kalitatearen astea" egitea proposatu genuen hementxe. Bueltak ematen egon ginen eta egia esan emaitzak nahiko onak izan zirela uste dut. Oraingoan beste proposamen batekin natorkizue. Askotan ez gara konturatzen baina Wikipediak guri euskaraz aritzeak itzulpen lan handi bat du atzetik. Pertsona bakar batentzat handiegia ere baden lana da hau. Milaka esaldi itzuli behar dira eta berez horretara bakarrik jarriko balitz norbait ba ondo eramango lituzke bertsio berritze guztiak euskaratzea etab.

Zorionez guztion artean egiten badugu askoz hobe atera daiteke lan hau. Nik atzo arratsaldean 400 bat gako itzuli nituen, nahiz eta, egia esanda, laburrenak hartu nituen itzultzeko. Honi esker hemen ikusten den bezala MediaWiki estentsioen itzulera maila nahiko hobetu zen (%10,86 dago oraintxe bertan itzulita, eta arratsaldean ez zen iristen %5era).

Nire proposamena beraz ez dago oso estrukturatuta. http://translatewiki.net/ helbidean izena eman eta itzultzen jartzea baino ez da, guztion artean lan hori egin eta horrela euskaraz hitz egiten diguten ordenagailuak eta programak eduki ahal izatea. Norbait animatzen? -Theklan · ezt  · @   17:27, 1 Urtarrila 2009 (UTC)

Denbora falta...--Assar; (erantzun hemen) 20:37, 1 Urtarrila 2009 (UTC)

Honekin jarraituz aukera dago itzultzeko tresna honetan "hitz magikoak" deritzatenak aldatzeko. Guztien zerrenda hau da. Bertan adibidez irudiak sartzen ditugunean thumb, left edo right, baita REDIRECT edo PAGENAME bezalako hitzak agertzen dira. Horiek itzuli beharko genituzkeela uste al duzue? -Theklan · ezt  · @   14:56, 5 Urtarrila 2009 (UTC)

Mmm, galdera zaila Theklan. Alde batetik, erabiltzaileari guztiz euskaratutako softwarea erabiltzeko aukera ematen zaio, baina era berean, homogeneotasuna galtzeko arriskua dago (euskarazkorik egon ezean, softwarearen ingelesezko eskuliburu bat ezingo litzateke erabili, esaterako). Dena dela, ni banago itzultzearen alde, baina duda batzurekin. Ea besteek zer dinoten.--Janfri; bai esan?   15:23, 5 Urtarrila 2009 (UTC)
Nik guztia itzuliko nuke. --Unai (esan) 15:51, 5 Urtarrila 2009 (UTC)
Guztia itzultzen badugu (sinplea dena) hemen ere laguntza tutorial guztiak eta itzuli beharko genituzke. Bide batez horiek ere berrikuntzak behar dituzte. -Theklan · ezt  · @   18:23, 5 Urtarrila 2009 (UTC)

translation/ traduction/ traslación? aldatu

"elkarrizketa errespetua bakea. Euskal Herriari. Milakabilaka"
"Bono laguntza"

Hola, ¿pudieran ayudarme trasladar este "poster" en vasco? Imagino lo siguiente, pero no es completo, y por favor ¿pudieran decirme si me equivoco? Muchísismas gracias. "elkarrizketa [diálogo] errespetua [respeto - ¿o respeten?] bakea [¿paz? pero ¿por qué no es "bake"?]. Euskal Herriari [País Vasco]. Milakabilaka [??] ... Bono laguntza [??]"

Salut, est-ce que vous pourriez m'aider de traduire ce "poster" basque? J'imagine le suivant, mais c'est ni complet ni certain. Pourriez-vous me dire aussi si c'est pas correcte? Merci beaucoup! "elkarrizketa [dialogue] errespetua [respect - ou respectez?] bakea [paix? mais pourquoi pas "bake"?]. Euskal Herriari [Pays Basque]. Milakabilaka [??] ... Bono laguntza [??]"

Hi, could you help me out with translating this poster in Basque? I assume the following, but never is it complete nor am I sure about the translations. So could you tell me where I am wrong? Thanks a million! "elkarrizketa [dialogue] errespetua [respect - or "[please] respect"? (i.e., a verb)] bakea [peace? but why then not "bake"?]. Euskal Herriari [Basque country]. Milakabilaka [??] ... Bono laguntza [??]" --Ibn Battuta 20:14, 20 Urtarrila 2009 (UTC)

elkarrizketa -> diálogo
errespetua -> respeto
bakea -> paz
Euskal Herriari -> al País Vasco (las siete provincias, incluidas Navarra e Iparralde)
Milakabilaka -> nombre de una iniciativa política del año 2006, literalmente "Mil buscando" -> Más información
Bono laguntza -> bono de ayuda -> petición de ayuda económica para la iniciativa
--Assar; (erantzun hemen) 21:23, 20 Urtarrila 2009 (UTC)
¡¡Milísimas gracias!! --Ibn Battuta 00:58, 21 Urtarrila 2009 (UTC)

ezabaketa eskaera aldatu

Terminologia okerreko orri hauek ezabatzea esakzten dut: batezbesteko aritmetiko bakun, bakuna eta sinplea. Horrela, batezbesteko aritmetiko sinple-rekin bakarrik geratuko ginateke.

{{ezabatu}} txantiloia jarrita eskatzen da hori.--Assar; (erantzun hemen) 11:28, 28 Urtarrila 2009 (UTC)

Atari eztabaidara mugimendua egon da eta... aldatu

Kaixo! Eztabaida:Atari: zena orai Atari eztabaida: bilakatu da eta horregatik badirudi asteko argazkia aukeratzeko orrialdea linboan desagertu dela... beraz hasieratik hasi beharko gara berriro. Norbait animatzen orrialdea berregitera? Ez zen oso konplexua ere, baina argazkiak bilatzen joan beharko gara! -Theklan · ezt  · @   14:42, 28 Urtarrila 2009 (UTC)

Zer egin behar da, zuzenean Atari:Euskalatlas/Irudi orriaren eztabaida orrian birsortu?--Assar; (erantzun hemen) 11:35, 2 Otsaila 2009 (UTC)

PuntuEus Elkartearen aurkezpena aldatu

Gaur, Bilbon, PuntuEus Elkartea aurkeztu dute. Besteak beste, Kontseiluak, Euskaltzaindiak, Euskal Konfederazioa, Ikastolen Federazioa, EHU edota EiTBk bultzatua. PuntuEus, Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen (EEKK) ordezkari gisa, .EUS domeinua lortzeko eskaria aurkeztuko dio ICANN-i. Orain, atxikimenduen kanpaina abiarazi du bere webgunean. http://www.puntueus.org/eu/ Kabri, (erantzunak hemen)   11:36, 29 Urtarrila 2009 (UTC)