Wikipedia:Bideowiki Wikiproiektua

Ongi etorri BideoWiki Wikiproiektura. Kolaboratiboki sortutako bideoen lanketan jardun nahi duen wikilari talde bat gara, eta gure helburua da multimedia-bideolaburpenak gehitzea Wikipedian. Ideia hori 2018an Hegoafrikan egin zen Wikimania jardunaldia baino lehenagotik dator, eta 2019an abiatu zen. BideoWiki izeneko tresnak automatikoki sortzen ditu bideoak, wikiscript-etan oinarrituta. Proiektuaren deskribapen zehatza Meta orrian aurki dezakezu.

Zergatik? aldatu

 
Gaur egun mila milioi analfabeto daude munduan, eta gero eta gehiago dira Interneten dabiltzanak.

Bideoak edukiak ikasteko modu eraginkor bat izan daitezke maila guztietan, haurtzarotik hasi eta DBH osteraino. Hizkuntza bereko azpitituluak jarriz gero eraginkorragoak dira, baita ere entzumen-gaitasun eta hizkuntza-ezagutza oneko ikusleentzat edo alfabetatze-maila handikoentzat. Orain arte, Wikipediak ez du eskaini audio- eta bideo-baliabiderik, eta, horregatik, askok ez dute erakutsi Wikipediarekiko interesik. Alabaina, Interneten erabiltzaile batzuek, nola alfabetatuek hala alfabetatu gabeek, nahiago dute bideotatik ikastea, edo horixe da, hain justu ere, behar dutena. Youtube-k ez luke izan behar haien aukera bakarra.

Ehunka milioi lagunek ez dakite irakurtzen. Eta, hala ere, horietako asko ingelesa ikasten tematzen dira, pobrezia atzean uzteko bide bat baita alfabetatze-tasa handiko eta txikiko herrialdeetan. Horrenbestez, Interneten gero eta pertsona analfabeto gehiago dago, eta haiei ere Wikipediako edukia erabiltzeko modua bermatu behar zaie.

Bideo azpititulatuak aukera ona dira hizkuntzak ikasteko eta alfabetatzeko, batez ere hizlaria testua "irakurtzen" joan ahala silaben kolorea aldatzen bada.

Wikimedia Fundazioaren 2015eko galdetegi estrategikoaren arabera, "(multimedia-)eduki aberatsa" izan zen erabiltzaileek gehien eskatutako bigarren kategoria tematikoa; gehien eskatu zutena, berriz, mugikorraren eta app-aren bidez erabiltzeko funtzionalitatea hobetzea.

Nola sortu BideoWiki baten scripta aldatu

BideoWiki script bat Wikipediako ohiko artikulu baten oso antzekoa da. Atal bakoitzak ohiko izenburu deskribatzailea du, eta, ondoren, testu apur bat eta Commons-eko eduki baterako (irudia edo bideoklipa) esteka.

Testu-atal bakoitza sortutako bideoaren segmentu bati dagokio: ahots-sintetizagailu batek izenburuaren azpiko testua "hitz egiten" du, multimedia-edukia erakusten den bitartean. Bideo-sorgailuak ondo josi behar ditu segmentuak, azken emaitza lortzeko. Irudiak finkoak direnean, bideoak diapositiben itxura hartzen du, eta itxura dinamikoagoa, berriz, bideoklipak dituzten segmentuak erakusten dituenean.

Prozedura aldatu

Artikulu nagusia: Wikipedia:VideoWiki/Tutorial

  1. Script-orri berri bat sortu, Wikipedia:BideoWiki orriaren azpiorri gisa. Adibidez, gaia "belarriak" bada, sortu orri bat hemen:
    Wikipedia:BideoWiki/Belarriak
  2. Gehitu script-orri berriaren goialdean:
    Script honetan, puntuazioa testua hizketa bihurtzeko (TTS) sistemaren etenaldiak kontrolatzeko erabiltzen da. Mesedez, aldatu puntuazioa soilik ahotsa kontrolatzeko.
  3. Scripta lehendik dagoen artikulu batetik badator, kopiatu eta itsatsi artikuluaren sarrera-atala, eta edizioaren laburpenean adierazi hori egin duzula. Adibidez:
    hemendik kopiatua [[Belarria]]
  4. Egin klik Argitaratu botoian script-orri berria sortzeko, eta gero egin klik Editatu-n, aurrera jarraitzeko.
  5. Zatitu scripta atal laburretan, eta jarri atal bakoitzari izenburu deskribatzaile bakar bat, adibidez:
    ==Belarrietako ezkoa==
  6. Atal bakoitzaren behealdean, gehitu erakutsi beharreko irudiaren edo bideoaren esteka, eta gero idatzi {{Clear}}. Adibidez:
    [[File:Belarria.jpg|100px|left]]
    {{clear}}
  7. Orain scripta honen antzekoa izango da:
    {{videowiki}}
    <!-- Script honetan, puntuazioa testua hizketa bihurtzeko (TTS) sistemaren etenaldiak kontrolatzeko erabiltzen da. Mesedez, aldatu puntuazioa soilik ahotsa kontrolatzeko. -->
    
    ==Sarrera==
    Belarria entzumen-organoa da, eta, ugaztunetan, oreka mantentzeaz ere arduratzen da.
    [[File:Belarria.jpg|100px|left]]
    {{clear}}
    
    ==Belarriko ezkoa==
    Belarriaren kanalaren inguruko azalak belarria babesteko ezkoa sortzen duten guruinak ditu.
    [[File:BelarriEzkoa.jpg|100px|left]]
    {{clear}}
  8. Egin klik Argitaratu-n, scripta gordetzeko.
  9. Sakatu EGUNERATU, Commons-era igotzeko.
  10. Gehitu bideoa artikuluaren orriei dagokion lekuan (sarreraren ondoren gehitzea gomendatzen dizugu). Adibidez:
    [[File:Wikipedia-VideoWiki-Belarriak.webm|thumb|Belarrien sarrera ([[Wikipedia:VideoWiki/Belarriak|script]])]]

Beste funtzionalitate batzuk aldatu

  • Pertsonalizatu soinu-pista. Zure audioa sor dezakezu, eta egindako bideoan erabili, automatikoki sortutako ahots sintetikoaren ordez. Horretarako, zoaz hona: ReadShow.
  • Azpitituluak. Bideo-segmentu bakoitzerako, azpititulu bat sortzen da automatikoki: script-ataleko testua. Nahi izanez gero, azpitituluak alda ditzakezu, automatikoki sortutako .SRT (SubRip formatua) fitxategia editatuz.

Proba-eremua aldatu

Tresna probatzeko, zoaz hona: Sandbox.

Programazio-erroreen txostenak aldatu

BideoWiki scriptak aldatu

Ikus, baita ere: Category:Videowiki scripts

Links to scripts by language
Article (>1m views/yr) En-script Videowiki En-Commons Ar-scripts En-smp script Hi-script Global pageviews Or-scripts Ja-scripts
Periodontal disease link link link 835,372 link
Dengea link link link link link 4,222,841 link
Pneumonia link link link link link 7,656,527 link
Sukar tifoidea link link link link link 4,079,219 Link
Minbizia link link link link link 6,006,983 link
Elgorria link link link link link 7,816,151 link
C hepatitisa link link link link 3,403,140 link
Depresio-nahasmendu larria link link link 4,282,137 link
Tuberkulosia link link link 9,782,981 link
Malaria link link link 5,211,252 link
Hipertentsioa link link link 5,088,051 link
Kolera link link link 4032935 link
gripea link link link 4,931,247 link
Poliomelitisa link link link 3,232,354 link
Hezueria link link link link 5,784,094 link link
Gernu-infekzio link link link 2,701,299 link
Septizemia link link link 5,449,376 link
Hiesa link link link 8,614,888 link
Fibrosi kistikoa link link link 4,389,080 link
Eskizofrenia list link link 10,680,459 link
Esklerosi anizkoitza link link link 6,858,675 link
Apendizitisa link link link 4,119,643 link
Hipotiroidismoa link
Zelulitisa link link
Incremental encoder link link
Beherakoa 2,786,992
Koronabirus gaixotasuna 2019 link link

Eratorriak eta itzulpenak aldatu

Denge sukarra aldatu

Simplified Dengue Commons Video (Hindi - Female)
Simplified Dengue Commons Video (Estonian)
Simplified Dengue Commons Video (Arabic)
Simplified Dengue Commons Video (Bahasa - Indonesia)
Simplified Dengue Commons Video Kannada
Simplified Dengue Commons Video Tulu
Simplified Dengue Commons Video Gujrati

Bertsio zaharragoak aldatu

Kideak aldatu

Nahi baduzu, gehitu zure izena!

  1. Doc James (talk · contribs · email) 00:17, 30 April 2019 (UTC)
  2. Lambtron talk 17:56, 26 July 2019 (UTC)
  3. Ranjithsiji (talk) 10:31, 30 April 2019 (UTC)
  4. Ian Furst (talk) 00:17, 1 May 2019 (UTC)
  5. Pratik.pks (talk) 03:43, 2 May 2019 (UTC)
  6. T.Shafee(Evo&Evo)talk 03:48, 2 May 2019 (UTC)
  7. Subas Chandra Rout (talk) 05:59, 13 June 2019 (UTC)
  8. ZLEA T\C 17:09, 31 July 2019 (UTC)
  9. Secundus Zephyrus (talk) 19:12, 31 July 2019 (UTC)
  10. JTs (talk) 19:43, 17 August 2019 (UTC)
  11. Blue Rasberry (talk) 18:02, 3 September 2019 (UTC)
  12. IndrajitDas 20:11, 25 October 2019 (UTC)
  13. Signimu (talk) 08:09, 2 November 2019 (UTC)
  14. Rajeeb  (talk!) 11:46, 28 December 2019 (UTC)
  15. Omda4wady (talk) 13:08, 13 February 2020 (UTC)
  16. Ainali (talk) 07:29, 5 April 2020 (UTC)
  17. Hello world 6 (talk) 12:07, 13 June 2020 (UTC)

Garatzaileak aldatu

Prentsako aipuak aldatu

Ikus baita aldatu

2019 project overview part 1
2019 project overview part 2

Erreferentziak aldatu