White Christmas (abestia)

White Christmas Irving Berlin-en abesti bat da, garai bateko Gabonetako giroa gogora ekartzen duena. Abestia Irvin Berlin-ek idatzi zuen, Holiday Inn izeneko musikalerako. Konposizioak jatorrizko abesti onenaren Oscar saria irabazi zuen Akademiaren 15. sarietan .

White Christmas (abestia)
Bing Crosbyren, Frank Sinatraren, Bing Crosbyren, Frank Sinatraren, Elvis Presleyren, Pat Booneren, Andy Williamsen, The Miracles (en) Itzuli, The Beach Boysen, Burl Ivesen, Barbra Streisanden, The Catsen, Al Greenen, Dolly Partonen, Vikingarnaren, Göran Lindberg (en) Itzuli, Anne Sofie von Otterren, Elizabeth Elmore (en) Itzuli, Bette Midlerren, Twisted Sisterren, Arvingarnaren, Matt Belsante (en) Itzuli, Christer Sjögren (en) Itzuli, Rod Stewarten, CeeLo Greenen, Henrik Åbergen, Geneviève Racetteren eta Gwen Stefaniren musika-lana
Egilea(k)Bing Crosby, Frank Sinatra, Bing Crosby, Frank Sinatra, Elvis Presley, Pat Boone, Andy Williams, The Miracles (en) Itzuli, The Beach Boys, Burl Ives, Barbra Streisand, The Cats, Al Green, Dolly Parton, Vikingarna, Göran Lindberg (en) Itzuli, Anne Sofie von Otter, Elizabeth Elmore (en) Itzuli, Bette Midler, Twisted Sister, Arvingarna, Matt Belsante (en) Itzuli, Christer Sjögren (en) Itzuli, Rod Stewart, CeeLo Green, Henrik Åberg, Geneviève Racette eta Gwen Stefani
Argitaratze-data1942
IzenburuaWhite Christmas
Ezaugarriak
Genero artistikoaEguberriko musika
Hizkuntzaingelesa
TonoaLa maior
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakIrving Berlin
Bestelako lanak
MusikagileaIrving Berlin
Gertaera nabarmenak15th Academy Awards (en) Itzuli

Allmusic: mc0002380723 Edit the value on Wikidata

Argitaratu zenetik, artista ugarik egin dute "White Christmas" kantaren bertsioren bat, eta Bing Crosby-k kantatutako bertsioa munduan gehien saldu izan den singlea da, 50 milioi kopia baino gehiago saldu baitziren mundu osoan. Abestiaren beste bertsioen kopuruak gehituz gero, abestiaren salmentak 100 milioi baino gehiago dira.

Jatorria aldatu

Ez dago adostasunik non eta noiz idatzi zuen azaltzeko orduan. Istorio baten arabera, 1940an idatzi zuen, La Quintan, Kalifornian, La Quinta Hotelean zegoen bitartean, Hollywood-eko jendeak maiz hautatzen zuen atsedenlekuan, zeina Frank Caprak idazle-zuzendari-ekoizleak berak ere hautatu ohi baitzuen; aldiz, Arizona Biltimore hotelak ere dio han idatzia izan zela. Maiz egiten omen zuen gau osoa idazten. Behin, bere idazkariari esan omen zion: "Nahi dut idatzi dezazun kanta bat asteburu osoan asmatzen egon naizena. Inoiz idatzi dudan kantarik onena ez ezik, inoiz inork idatzi duen kantarik onena ere bada.

Bing Crosby-ren bertsioak aldatu

 
Bing Crosby (1943)

Abestia Bing Crosby-k kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, 1941eko Eguberri egunean, Pearl Harbourreko erasoa gertatu eta aste batzuetara, NBC irratian zeukan Kraft Music Hall irratsaioan. Ondoren, John Scott Trotter Orkestrarekin eta Ken Darby Singers-ekin grabatu zuen kanta, Decca Records disko-etxearentzat; 18 minutuan egin zen grabazioa, 1942ko maiatzaren 29an, eta uztailaren 30ean kaleratu zen, Holiday Inn musikalaren sei 78-rpm-ko diskoko album batean. Hasiera batean, Crosby-k ez bide zion deus berezirik ikusten kantari.

Abesti honek zabaldu zion bidea Gabon kanta ez-erlijiosoen merkatu-arrakastari, eta, kasu honetan, gainera, Estatu Batuetara emigratutako judu batek idatzirik. 1942a baino lehen, gabon kantak eta filmak inoizka ateratzen ziren, eta batzuek ospea bildu ere bai. Hala ere, kultura industria popak ez zituen merkatu-alor berezi gisa ikusi izan Gabonetako etxe-giroaren eta sutondoarean gaiak, harik eta "white Christmas" kantaren eta hura agertu zen Holiday Inn filmaren arrakasta gertatu eta gero arte. Zenbaitek esan izan dute "'White Christmas' -ek aldatu egin zuela Gabonetako musika betirako, ala Gabonetako abestien merkatu potentzial erraldoia agerian utziz, ala etxe-giroaren eta iragan-minaren gaiak ezarriz Gabonetako musikan beti agertuko ziren gai gisa".

Abestiari, hasiera batean, harrera hotza egin zitzaion, eta Holiday Inn filmeko lehen kantak egin zion itzala: "Be Careful, It´s My Heart". 1942ko urriaren amaiera aldera, "White Christmas" kantak aurreneko lekua hartu zuen Your Hit Parade zerrendan. Eta gero ere aurrenengo izan zen, hurrengo urtean nahiko aurrera arte. Nabarmendu izan dute ezen malenkoniak – "nik ezagutu nituen Gabonak bezala" – eta etxe-giroaren irudi goxoek –"zuhaitz adaburua dirdir"– , oihartzun bereziki handia izan zutela entzuleengan II. Mundu Gerran zehar. AEBren armadaren irrati sarean kanta horren eskaera olde bat jaso zuten.


Holiday Inn-en, konposizioak jatorrizko abesti onenaren Oscar saria irabazi zuen 1942an. Filmean, Crosbyk "White Christmas" abesten du Marjorie Reynolds aktorearekin, emakumearen ahotsa Martha Mears- ek bikoiztuta. Orain ezaguna DENeszena hori ez zen, ordea, zinemagileen hasierako plana. Hasieran pentsatutako gidoian, Reynolds-ek, ez Crosby-k, kantatu behar zuen abestia. Crosby-ren beste film batean ere agertuko zen abestia, 1954ko White Christmas musikalean, zeina 1954an gehien ikusi zen filma izan baitzen. (Crosbyk kantaren beste estudio-grabazio bat ere egin zuen, Joseph J. Lilleyren orkestrak eta koruak lagunduta, filmaren soinu bandaren albumerako).

Bing Crosby-ren iloba Howard Crosby-k esana da: "behin osaba Bing-i galdetu nion zer izan zen kantari eta entretenimenduko artista moduan inoiz egin behar izan zuen gauzarik zailena...eta erantzun zidan 1944ko abenduan gertatu zitzaiola, USO ikuskizun batean parte hartzea Bob Hoperekin eta Andrew Sisters-ekin: aire zabalean eman omen zuten ikuskizun bat, Frantzia iparraldean...han egon behar izan zuen zutik "White Christmas " kantatzen 100.000 G.I.-ren aurrean, haiek negar malkotan, eta bera, bihotza haustekotan. Mutil haietako asko hil egingo zituzten geroago, handik egun batzuetara, Ardenetako guduan.

Gaur egun gabon sasoian irratian gehien entzuten den bertsioa 1947ko birgrabazio bat da. 1942ko masterra hondatu egin zen larregi erabiliz. Crosby-k berriro grabatu zuen kanta, 1947ko martxoaren 19an, atzera ere Trotter Orkestrak eta Darby Singers-ek lagunduta, ahalegin guztiak eginez jatorrizko grabazioaren antzik handiena emateko. Birgrabazioan, txirulak eta zelestak erantsi zizkieten hasierako zatiari.

Nahiz eta Crosbyk gutxietsi egin zuen berak abestiaren arrakastan izandako zeregina, esanez, handik gero, belatxinga aho-sabai urratu batek ere kantatu izango zukeela aski ongi, bere izena betirako lotuta geratuko zen kantarekin.

Formatuen eta kanta grabatuen zerrenda aldatu

Hona hemen "White Christmas" kantaren bakarkako argitalpenen formatu eta grabazioen zerrenda.

10-inch shellac single – U.S. (Decca – 18429)[1][2]
Zenb. Izenburua Iraupena
1. "White Christmas"   3:02
2. "Let's Start The New Year Right"    
7-inch vinyl single – U.S. (Decca – 23778)[3]
Zenb. Izenburua Iraupena
1. "White Christmas"   3:04
2. "God Bless Ye Merry Gentlemen"    
7-inch vinyl single – U.S. (MCA – 65022)[4]
Zenb. Izenburua Iraupena
1. "White Christmas"   3:04
2. "God Bless Ye Merry Gentlemen"    
CD single – UK (MCA Records – MCSTD48105)[5]
Zenb. Izenburua Iraupena
1. "White Christmas"   3:06
2. "Auld Lang Syne"   1:38
3. "Peace on Earth/Little Drummer Boy"   2:37

Salmenta kopuruak aldatu

Esan izan da Crosby-ren "White Christmas" singlearen 50 milioi kopia saldu izan zirela, single argitaratu batek inoiz saldu duen kopururik handiena, eta, beraz, munduan inoiz gehien saldu den singlea da. Munduko Errekorren Guiness Liburuak liburuaren 2009ko edizioak dio abestiaren 100 milioi kopia saldu izan direla, bertsio guztiak bateratuz gero, albumak ere barne. Crosbyren Merry Christmas bilduma LP moduan argitaratu zen lehen aldia 1949 izan zen, eta, harrezkero, ez da inoiz eten berrargitaratzea.

Eztabaida eta nahasmena egon izan da ea Crosbyren diskoa den gehien saldu den singlea, "White Christmas" kantaren salmenten gaineko informaziorik ezagatik, zeren eta Crosbyren grabazioa AEBn eta Erresuma Batuan egungo singleen zerrendak hasi baino lehenagokoa baita. Nolanahi ere, ikerketa zuhur baten ondoren, Errekorren Guiness Liburuak ondorioztatu zuen, 2007an, Crosbyren "White Christmas" kantaren grabazioak 50 milioi kopia saldu dituela gutxienez, eta Elton John-en "Candle in the Wind 1997" kantaren grabazioak, aldiz, 33 milioi kopia saldu dituela. Hala ere, 2009an eguneratze bat eginik, liburuak erabaki zuen adeitasunezko konponbide batez ebaztea auzia, eta, hala, biak, John-en eta Crosby-ren kantak, izendatu zituen "irabazle", adieraziz ezen Johnen grabazioa dela "gehien saldu den singlea Erresuma Batuan eta AEBn singleen zerrendak egiten hasi zirenetik 1950eko hamarraldian, baina munduan inoiz gehien saldu den kanta, ordea, pop-zerrenda horiek egiten hasi aurrekoa dela, eta beraz "White Christmas" kantari dagokiola ezagutza hori, eta Errekorren Guiness Liburuaren lehenengo alean (zeina 1955ean argitaratu baitzen) jaso zela hala, munduan inoiz gehien saldu den singlearen gisa, eta, nabarmentzekoa denez, oraindik ere titulu horri eusten diola 50 urte geroago.

Utzi duen ondarea aldatu

1999an, National Public Radio irratiak "NPR 100" delakoan sartu zuen: zerrenda horretan bildu nahi ziren XX. mendeko AEBeko ehun musika-lanik axolazkoenak. Crosbyk kanta honi buruz egindako bertsioa, halaber, 2. izan zen "Songs of the Century" (mendeko kantak) izeneko zerrendan, Judy Garland-en "Over the Rainbow"ren ondotik, RIAAko kideek hala bozkatuta. (RIAA, Recording Industry Association of America). 2002an, 1942ko jatorrizko bertsioa hautatu zuen Kongresuko Liburutegiak historiako 50 grabaziorik esanguratsuenen artean jasoa izatea merezi zuen grabazioetako baten gisa, ondoren Grabazioen Nazio Erregistroa delakoan sartzeko. 2004an, 5. izan zen AFIren 100 urte...100 kanta izeneko inkestan (AFI, American Film Institute), zeinak AEBko zinemagintzako kantarik onenak biltzea baitzuen xede.

Grabazioa AEBko Armadaren Irratian eman zen 1975eko apirilaren 30ean, AEB Saigonetik ateratzen hasteko aurrez ezarritako seinale sekretu gisa.

Euskal Herrian aldatu

Abesti ezagun hau Euskal Herriara ere iritsi zen eta 1969an Kontrapuntoak taldeak euskarazko bertsioa plazaratu zuen: 'Egubeŕi Zuria'.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Bing Crosby: Crooner of the Century – By Richard Grudens
  2. Billboard 15 Dec 1945 – "Bing Crosby – White Christmas / Let's Start The New Year Right" 10" single, (Decca – 18429)
  3. .
  4. .
  5. Complete UK Hit Singles – 1952–2006, Graham Betts, Collins, 2006 – Music – 1088 pages – ("White Christmas" 1998 UK CD single)
  6. Kontrapuntoak. Badok.

Kanpo estekak aldatu