West Cross edo Tall Cross, Irlandako Loutheko konderrian dagoen Monasterboiceko barrutiaren barnean dagoen gurutze zelta handi bat da.

West cross, mendebaldeko aurpegia

Hogeitamar metroko altuera duen dorre zirkularraren ondoan dagoen 6,5 metroko garaiera duen gurutze handi bat da.

Bere kontserbazio egoera, gertu duen Muiredacheko gurutzearena baino okerragoa da, eta eskenak dituzten hamabi panel baino ezin daitezke ikusi.

West cross, ekialdeko aurpegia

Ekialdeko aurpegia aldatu

Ekialdeko aurpegian, David erregea, lehoi bat eta hartz bat hiltzen, David Goliaten buruarekin, Isaaken sakrifizioa eta David, Samuelen aurrean harrapatua ikus daitezke.

Mendebaldeko aurpegia aldatu

Mendebaldeko aurpegian, honako eskena hauek ikus daitezke: Jesusen berpiztea, Jesus arantzadun koroarekin koroatzea, gurutziltzatzea, Jesusen bataioa, Petri, soldadu bati, olibondoen ortuan belarria mozten eta Juda Iskarioteren traiziozko musua.

Kanpo estekak aldatu