Wendy Turnbull

tenislari australiarra

Wendy Turnbull (Brisbane, 1952ko azaroaren 26a) Australiako tenislari profesionala izan da, 1989an erretiratu zen, 37 urterekin.

Wendy Turnbull
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWendy May Turnbull
JaiotzaBrisbane1952ko azaroaren 26a (71 urte)
Herrialdea Australia
BizilekuaBoca Raton
Hezkuntza
HeziketaSandgate District State High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina
Bakarka i/g577–318
Binaka i/g352–130
Rankinga3 tennis singles (en) Itzuli (1985eko urtarrilaren 7a)
5 tennis doubles (en) Itzuli (1987ko urtarrilaren 19a)
 
Lateralitateaeskuina
Pisua55 kilogramo
Altuera164 zentimetro
Jasotako sariak

9 Grand Slam irabazi zituen, 4 emakumezkoen binakakoetan eta 5 binakako konbinatuetan. Horretaz gai, 10 titulo bakarkako eta 55 binakako titulu irabazi zituen.

Ibilbidea aldatu

Turnbull tenislari profesionala bihurtu zen 1975ean. Munduko hirugarrena izan zen bakarkakoan eta munduko bosgarrena binakakoan. 20 onenen artean egon zen hamar urtez jarraian (1977tik 1986ra arte). Bere lankideek Rabbit (“Untxia”) ezizena jarri zioten, oinak mugitzen zituen abiaduragatik.

Lipton/WTAren egutegian agertu zen 1985eko tourrean eta Australiako Network 7rako telebista esataria izan zen.

Australia ordezkatu zuen Olinpiar Jokoetan eta brontzezko domina irabazi zuen Elizabeth Smylierekin batera 1988an.

Urte amaierako munduko 20 onenen artean sailkatu zen 10 urtez jarraian (1977tik 1986ra) eta urte amaierako munduko 10 onenen artean zortzi urtez jarraian, (1977tik 1984ra). Eta taldeko entrenatzailea izan zen 1985etik 1993ra.

1988ko Seulgo Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen Elizabeth Smylierekin batera. Steffi Graf-en aurka garaipen errekorra izan duen jokalari bakanetako bat da, buruz buruko partidetan 2-1 nagusituz.

Britainiar Inperioko Ordenako kide egin zuten 1984an. 1993ko abenduan, Brisbane hiriak bere izena jarri zion parke publiko bati. 2009an Australiako Tenisaren Ospearen Aretoan sartu zuten.

Kanpo estekak aldatu