Wembley estadioa (1923)

Wembley Stadium (1923)» orritik birbideratua)

Wembley Stadium zaharra (1923-2000) erabilera anitzeko estadioa zen, baina batez ere futbolean aritzeko erabiltzen zen, Londresko izen bereko auzoan, Ingalaterrako hiriburuan. Britainia Handiko estadio ospetsuena izan zen, eta mundu osoko estadio ezagunenetako bat. Toki berean dago Wembley Berria edo 2000tik aurrera.

Wembley estadioa (1923)
Wembley Stadium
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaBrent
Koordenatuak51°33′20″N 0°16′47″W / 51.555555555556°N 0.27972222222222°W / 51.555555555556; -0.27972222222222
Map
Historia eta erabilera
1966ko Munduko Futbol Txapelketa 1966
1992 Rugby League World Cup Final 1992
1995 Rugby League World Cup 1995
UEFA Euro 1996a 1996
Inaugurazioa1923ko apirilaren 28a
JabeaWembley National Stadium Ltd (en) Itzuli
The Football Association (en) Itzuli
Kirolafutbola
ErabiltzaileaThe Football Association (en) Itzuli
Edukiera82.000
Suntsipena2002ko irailaren 30a
Arkitektura
ArkitektoaJohn William Simpson (en) Itzuli
Maxwell Ayrton (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaOwen Williams
Kontaktua
HelbideaWembley Park, Wembley, London HA9 0WS

Historia aldatu

1923an inauguratu zen, hurrengo urtean egin behar zen erakusketa inperial britainiarrean testuinguruan. Berez, "Estadio Imperial" zuen izena (ingelesez: Empire Stadium).

Apirilaren 28an jokatu zen lehenengo partida Ingalaterrako Futbol Kopako finala izan zen. Bolton Wanderers F.C. eta West Ham United F.C. futbol taldeek jokatu zuten eta inoizko ikusle kopuru handiena bildu zen, 300.000 ikusle inguru, ofizialki 126.047 ikusle kopurua eman bazen ere. Zaldi zuriaren finala ezizenaz ezagutzen da.

Pelé-ren arabera "futbolaren katedrala" zen (beste maila batean, baina Euskal Herrian izen bera jaso izan du Bilboko San Mames zelaiak ere[1]), eta bertatik munduko futboleko jokalari ospetsuenak pasa ziren. Gainera, futbolaren historia markatu zuten jokaldi batzuk gertatu ziren han, hala nola gol ingeles polemikoa 1966ko Munduko Koparen amaieran eta "eskorpioi" izeneko geldialdi ospetsua, René Higuita atezain kolonbiarrak Ingalaterraren aurkako lagunarteko partida batean egina.

Estadioa, ordea, 2000. urtean eraitsi zuten, leku berean Wembley Berria eraikitzeko. Erabilera anitzeko estadio ultramodernoa da, eta 2012ko Londresko Joko Olinpikoetan 90.000 lagun hartzen zituen.[2]

Gertaerak aldatu

1948an izan zen Londresko Joko Olinpikoen egoitza nagusia. Atletismoko probak, hockeyko eta futboleko finalerdiak eta finalak, ekitazioko nazioen saria eta Lacrosse erakustaldi bat ere egin ziren bertan.

1966an, Munduko Kopako egoitzetako bat izan zen, eta finalaren eszenatokia. Ingalaterra izan zen txapeldun Alemaniaren aurrean. Era berean, Europako Kopako 5 finalak jokatu ziren: 1963, 1968, 1971, 1978 eta 1992an. Bartzelona lehen aldiz Europako txapeldun izan zen 1992an, Ronald Koemanen gol batekin gainditu baitzuen Sampdoria. 1996ko Eurokopako egoitzetako bat eta finalaren eszenatokia ere izan zen. Gainera, estadio horretan jokatu ohi ziren Ingalaterrako selekzioko partidak eta Ingalaterrako futbol-lehiaketetako finalak.

Gainera, errugbi 13ko Challenge Kopako finalaren egoitza iraunkorra da, 1929tik .[3] Kirol horri dagokionez, nazioarteko zenbait partiduren egoitza ere izan da, hala nola 1995eko Munduko Errugbi Leagueko Kopako finala, Australia eta Ingalaterra aurrez aurre.

Erreferentziak aldatu

  1. «Futbolaren katedrala San Mames da: Zergatik?» Visit San Mames 2019-03-12 (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
  2. «Wembleyk 60.000 zale hartu ahalko ditu Eurokopako finalerdietan eta finalean» EITB 2021-06-22 (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  3. «The History Of Rugby League» Rugby League Information (napit.co.uk).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wembley estadioa (1923)