Weltpolitik

Weltpolitik hitza alemanieratik dator eta "Mundu politika" esan nahi du.[1] Hitz horrekin Gilen II.a Alemaniako enperadoreak nazioarteari begira ezarri zuen politika berria. Realpolitika ordezkatu zuen.

Fitxategi:Guerre 14-18-Humour-L'ingordo, trop dur-1915.JPG
Gilen II.a Alemaniakoa mundua jan nahian karikatuta batean; "Tripazaina:gogorregi" dio testuak.

EzaugarriakAldatu

Politika berri hori estrategia armamentista oldakor batez oinarritzen zen. Alemaniaren indar ekonomia eta industriala handitzen ari zen eta politika horren bidez Europan indar horren araberako espazioa lortu nahi zuten. Azken buruan inperio kolonial bat nahi zuten lortu, beste potentziek zuten parekoa. Politika berri honen ondorioz gatazka diplomatiko desberdinak sortu ziren eta, azkenik, Lehen Mundu Gerra bera ere.

Politika berri horren ikur nagusia Alemaniako Inperioko Itsas Armada sortzea izan zen. Armada horren helburua Erresuma Batuko Royal Navy bera gainditzea zen. Ondorioz, bi potentzien arteko armen karrera bat sortu zen. Azkenean, nahiz eta historikoki etsaiak izan, Frantzia, Erresuma Batua eta Errusia itsas-potentzia berri horren aurka elkartu ziren. Horrela, Europa bi zatitan banandu zen: Aliantza Hirukoitza batetik (Frantzia, Erresuma Batua eta Errusia) eta Alemania, Austria-Hungariako Inperioa eta Italia bestetik.[2]

Planteamenduaren jatorriaAldatu

Alemaniak batasunaren prozesua amaituta zuen eta garai berri bati aurre egin behar zion: nazioarteko boterea indartzeko fasea. Planteamendu horretan Kolonialismoa ezinbestekoa zen. Modu batez darwinismo izaditik estatuei aplikatu zuten, gizarte-darwinismo: estatu bat handitzen saiatzen ez bazen, ahulduta, azkenean desagertuko zen. Edo, beste modu batez esanda, bakarrik indartsuenak aurrera ateratzen dira.

ErreferentziakAldatu

Ikus, baita ereAldatu

Kanpo estekakAldatu