Wednesday Addams
Wednesday Addams, euskaraz Asteazken Addams[1] eta Latinoamerikan Merlina Addams, Charles Addams marrazkilari estatubatuarrak The Addams Family komikian sortutako fikziozko pertsonaia da. Pertsonaia telebistan, zineman eta bideojokoetan ere agertu da, zuzeneko akzio-formatuan zein animatuan. The New Yorkeren lehen aldiz agertu ziren Addamsen karikaturetan, Wednesdayk eta familiako beste kide batzuek ez zuten izenik.
Wednesday Addams | |
---|---|
Addams familia | |
![]() | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Charles Addams |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | |
Lan eratorriak | ikusi
|
Eponimoa | Monday's Child (en) ![]() |
Datu biografikoak | |
Jaiotza-izena | Wednesday Addams |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sexua | emakumezkoa |
Jarduera | margolaria biolontxelista musikaria ikaslea |
Ilearen kolorea | ile beltz |
Familia | |
Aita | Gomez Addams |
Ama | Morticia Addams |
Anai-arrebak | ikusi
|
Senideak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() |
Izenaren jatorrria
aldatuPertsonaiak 1964ko telesailera egokitu zirenean, Charles Addamsek "Wednesday" izena eman zion, haurrentzako abesti ezagun batean oinarritua, "La niña Wednesday está llena de aflicción". Izenaren ideia marrazkilariaren ezaguna zen Joan Blake aktore eta poetak eman zion. Pugsley Addamsen arreba da (eta Addams Family Values filmean, baita Pubert Addamsen arreba ere), eta Gomez eta Morticia Addamsen alaba bakarra da.
Itxura
aldatuWednesdayren ezaugarri nabarmenenak azal zurbila eta txirikorda luze ilunak dira. Oso gutxitan agertzen du emozioa, eta gehienetan mingotsa izaten da. Wednesdayk soineko beltza erabili ohi du, lepo zuriarekin, galtzerdi beltzekin eta zapata beltzekin. Chales Addamsek horrela deskribatu zuen: "Neska hau zurbila eta delikatua da... sentibera eta lasaia, picnic-ak eta lurpeko haitzuloetarako irteerak maite ditu... neska solemne bat, galaz jantzia eta, oro har, nahiko galdua... erreserbatua eta irudimentsua, poetikoa, behartsua dirudi eta noizbehinkako berrintxoei emana... sei hatz ditu oin batean".[2]
Izakera, bestetik, euskarrien eta bertsioen arabera, aldakorra izan da.
Wednesday telesaila
aldatu2022an Netflix konpainiak Wednesday telesaila plazaratu zuen, Tim Burton zuzendaritzapean. Addams familia oso agertzen bazen ere, erabateko protagonismoa Wednesday Addams gazteak zuen. Protagonistaren papera Jenna Ortega izan zen. Erabateko arrakasta izan zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Landaberri ikastetxeko ikasle talde bat Asteazken Addams gisa mozorrotu da» Txintxarri (Lasarte-Oria) 2023-02-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ https://charlesaddams.com
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Wednesday Addamsen dantza Tim Burtonen zuzendaritzapean Netflixek egindako telesailan.