Waterford konderria
Waterford konderria (gaeleraz Contae Phort Láirge) Irlandako hegoaldean dago kokatuta, Munsterreko probintzian. 1.857 km2-ko azalera dauka eta 113.795 biztanle zituen 2011an. Dungarvan dauka hiriburu eta hiri nagusia Waterford/Port Láirge den arren.
Waterford konderria | |||
---|---|---|---|
County Waterford Contae Phort Láirge | |||
| |||
Island_of_Ireland_location_map_Waterford.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | ![]() 52°15′30″N 7°7′8″W | ||
Azalera | 1.857 | ||
Mugakideak | Kilkennyko konderria, Tipperaryko konderria eta Corkeko konderria | ||
Administrazioa | |||
Legebiltzarra | legislative body of Waterford City and County Council (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 113.795 (2011) | ||
Dentsitatea | 61,28 bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
waterfordcouncil.ie |
GeografiaAldatu
NaturaAldatu
Irlanda uhartearen hego-ekialdean kokaturik dago konderria. Bi mendilerrok zeharkatzen dute, Knockmealdown Mountains eta Comeragh Mountains dira, eta punturik garaiena Knockmealdown (794m) da.
Ibairik luzeenak Suir ibaia (184 km, Irlandako laugarrena) eta Blackwater ibaia (169 km) dira.
Hiri nagusiakAldatu
- Waterford/Port Láirge (46.747 biztanle), hiriburua
- Tramore/Trá Mhór (10.328)
- Dungarvan/Dún Garbháin (9.427)
HistoriaAldatu
Waterfordeko konderriari "The Déise" (An Déise) esaten zaio, izan ere Meatheko Erresumatik hegoaldera etorritako Déise leinu gaelikoa bertan asentatu baitzen IV eta VIII mendeen artean. IX mendetik aurrera vikingoen influentzia nabaria izan zuen, aipatzekoa da Waterford hiritik 5 kilometrotara dagoen Veðrafjǫrðr ("ardien fiordoa") asentamendua garai hartan Eskandinaviatik kanpora vikingoek izandako herri handiena izan zela.
XII mendean normandiarrek konkistatu eta Dublinen ondoren uharteko bigarren hiri bihurtu zen Waterford. Erreforma Protestantearen aurrean katoliko izaten jarraitu zuen eta Irlandako Konfederazio Katolikoarekin bat egin zuen 1642an. Honek 1649 arte iraun zuen, Oliver Cromwell iritsi eta ingelesen nagusitasuna berrezarri arte.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Lismore gaztelua
- Ardmoreko San Declan eliza
- Tramoreko hondartza
Pertsona ezagunakAldatu
- Robert Boyle (1627-1691), fisikari eta kimikaria.
- William Hobson (1792-1842), Zelanda Berriko gobernadorea
- Thomas Francis Meagher (1823-1867), 1848ko Irlandako matxinadako buruzagietako bat.
- Ernest Thomas Sinton Walton (1903-1995), fisikaria.
- George Morrison (1922- ), dokumental zuzendaria
- Shay Brennan (1937-2000), Manchester United taldeko futbolaria
- John O'Shea (1981- ), Manchester United taldeko futbolaria.
KirolakAldatu
Konderriko kirol nagusia futbola da. Waterford United F.C. taldeak 6 Liga eta 2 Kopa lortu ditu. 60. hamarkada eta 70. hasieran Irlandako talderik indartsuena izan zen.
Joko gaelikoei dagokienez konderriko taldeak bi aldiz irabazi du Irlandako Hurling txapelketa nagusia, 1948 eta 1959an.
IruditegiaAldatu
Ardmoreko San Declan katedrala
Waterfordeko Reginald's Tower dorrea
Tramoreko hondartza
Dunmore East arrantzale herria