Wat Tambor
Wat Tambor Star Warseko pertsonaia bat da.
Wat Tambor | |
---|---|
Star Warsen unibertso hedatua | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | |
Datu biografikoak | |
Heriotza | Mustafar (en) |
Hiltzailea | Darth Vader |
Sexua | gizonezkoa |
Garaiera | 1,93 m |
Inplante zibernetikoz betetako Skakoan arrazako estralurtar hau Tekno Batasunaren buru zen. Hau, teknologia altuko planeta bat zen Metalornen egoitza zuen erakunde boteretsu bat zen. Tambor, jatorriz, Skako izeneko planeta urrun batekoa zen, non presio atmosferikoa, gainontzeko planetekin alderatuz oso ezberdina zen. Bere jantzi zibernetikoak beste mundu batzuetan egoten zenean deskonpresiorik jasatea eragozten zuen.
Wat Tambor Senatu Galaktikoko kidea izan zen bere konpainia ordezkatuz Errepublika Galaktikoaren aurrean eta beste aldetik ia monarkikoki zuzenduz.
Dooku kondeak zuzendutako separatistak agertu ondoren, Tamborrek aukera on bat ikusi eta Senatua utzi zuen. Wat Tambor Geonosisera joan zen, non hitzarmen separatista sinatu eta Sistema Independenteen Konfederakuntzarekin bat egin zuen, Klon Gerretan Errepublikaren aurka borrokatu zuena.
Mustafar planetan hil zen, Lord Darth Vader iritsi ondoren, kontseilu separatistaren azken biltzarrean. Darth Vaderri nahi duena eskaintzen dio, baina honek Watek eskaintzen dionean ez du inongo interesik eta Wat hiltzen du honi burua eta besoak moztuz. Ondoren, Vaderrek eskaintza eskertzen dio.