Washingtoneko zooa, ofizialki Parke Zoologiko Nazionala edo Zoo Nazionala (National Zoological Park / National Zoo), Estatu Batuetako zoologikorik zaharrenetakoa da, Washington hiriburuan kokatua. Smithsonian erakundeko zentroen parte da da eta doako sarrera dauka. 1889an sortua, "animaliekin esperientzia erakargarriak eskaintzea eta basa bizitza eta habitatak salbatzeko ezagutzak sortu eta partekatzea" du helburu.[1]

Washingtoneko zooa
 AEBko Leku Historikoa
Smithsonian Institution
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Barruti federalKolunbiako Barrutia
Ameriketako Estatu Batuetako hiri Washington
Koordenatuak38°55′46″N 77°02′59″W / 38.9294°N 77.0497°W / 38.9294; -77.0497
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1889
ZuzendariaBrandie Smith (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaFrederick Law Olmsted (en) Itzuli
John Charles Olmsted (en) Itzuli
Frederick Law Olmsted, Jr. (en) Itzuli
Azalera66 ha
Ondarea
AEBko Leku Historikoa73002104
Espezieak
Bisitariak urtean2.200.000
Kontaktua
Helbidea3001 Connecticut Ave NW, Washington, DC 20008
Webgune ofiziala

Esparruak aldatu

Zoologiko Nazionalak bi inguru okupatzen ditu ditu. Lehenbizikoa 66 hektarea dituen hiri-parkea da. Rock Creek Parken dago, Washingtongo ipar-mendebaldean[2] Bestea Smithsonian Conservation Biology Institute (SCBI) delakoa da, 1.300 hektareako alorra, hiriburuko aldirietan, Front Front Royal hirian (Virginia) dagoena. Bigarren esparru horretan alor botanikoa zaintzen da bereziki: 180 zuhaitz espezie daude, 850 zurezko zuhaixka eta belar landare, 40 belar espezie eta 36 banbu espezie.[3]

Bi instalazioetan 390 espezieko 2.700 animalia inguru daude.[4] Bosten bat inguru arriskuan edo mehatxupean daude. Espezie gehienak Rock Creek Parkeko hiriko parkean daude ikusgai.[5] Bertan gordetako aniomalia ezagunenak panda handiak dira, baina zoologikoak hegaztiak, tximino handiak, katu handiak, Asiako elefanteak, intsektuak, anfibioak, narrastiak, uretako animaliak, ugaztun txikiak eta beste asko ere biltzen ditu. SCBIren instalazioak 30 eta 40 espezie bitarte ditu.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «Mission» nationalzoo.si.edu (National Zoological Park).
  2. «By MetroRail» nationalzoo.si.edu (National Zoological Park).
  3. «National Zoo Facts and Figures» si.edu.
  4. «History of the National Zoo» si.edu April 20, 2016.
  5. «National Zoo Species» nationalzoo.si.edu (National Zoological Park).
  6. «Smithsonian Conservation Biology Institute» nationalzoo.si.edu (National Zoological Park).

Kanpo estekak aldatu