Ireki menu nagusia

Waruhiu Itote (Kaheth, Kenya Britainiarra, 1922 – Ol Kalou-tik hurbil, Kenya, 1993ko apirilaren 30a), gerrako izenez China jenerala, Mau Mau matxinadako buruzagietako bat izan zen, Dedan Kimathi, Stanley Mathenge, Kurito ole Kisio, Musa Mwariama eta Muthoni Kirimarekin batera. 1954ko urtarrilaren 15ean, britainiar indarrek atxilotu zuten, eta zenbait espetxetan egon zen, 1962ko ekainaren 12an askatu zuten arte. Urte horren amaieran, Jomo Kenyattak Israelera bidali zuen, prestakuntza militarra jasotzera. Kenyaren independentziaren ondoren, Gazteria Zerbitzu Nazionaleko kapitain izendatu zuten, eta Gazteria Zerbitzu Nazionaleko zuzendariorde 1967an.[1]

Waruhiu Itote
Bizitza
Jaiotza Mukurwe-ini Itzuli1922
Herrialdea  Kenya
Heriotza 1993ko apirilaren  30a (70/71 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Jarduerak
Jarduerak buruzagi militarra
Izengoitia(k) General China
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Mau-Mau matxinada

ErreferentziakAldatu

  1.   Waruhiu Itote African Tribute, kenya740.tripod.com . Noiz kontsultatua: 2019-08-21 .


  Artikulu hau Kenyako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.