Ireki menu nagusia

Wanda Landowska (Varsovia, Polonia, 1879ko uztailaren 5a - Lakeville, Connecticut, Ameriketako Estatu Batuak, 1959ko abuztuaren 16a) klabe-jotzailea izan zen. Varsoviako eta Berlingo kontserbatorioetan egin zituen ikasketak. 1900-1913 urteetan Parisen bizi izan zen. Schola Cantorumgo irakasle izan zen, eta antzinako musikako kontzertu ugari eman zuen Europa guztian. 1913. urtetik 1919. urtera klabezin eskolak eman zituen Berlingo Goi Mailako Musika Eskolan. Ondoren Parisa itzuli zen, eta 1927. urtean Saint-Leu-la-Forêten kontzertu-areto bat eraikiarazi zuen interpretazio ikastaroak emateko. 1941. urtean Estatu Batuetara joan zen. Antzinako musika zabaltzen lagundu zuen kontzertuen, irakaskuntzaren eta musika-lanen bitartez. Fallak eta Poulencek klaberako lehen musika-lan modernoak eskaini zizkioten.

Wanda Landowska
Wanda Landowska 1.jpg
Bizitza
Jaiotza Varsovia1879ko uztailaren  5a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza Lakeville Itzuli1959ko abuztuaren  16a (80 urte)
Heriotza modua : eritasuna
Hezkuntza
Heziketa Fryderyk Chopin University of Music Itzuli
Ikaslea(k) Aimée Van de Wiele Itzuli
Jarduerak
Jarduerak klabezin-jotzailea, musikaria, musika-irakaslea, piano-jotzailea eta musikologoa
Musika instrumentua Klabizenbaloa

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wanda Landowska