Walter Jens (Hanburgo, Alemania, 1923ko martxoaren 8a - Tübingen, 2013ko ekainaren 9a) alemaniar idazlea zen.

Walter Jens

Bizitza
JaiotzaHanburgo1923ko martxoaren 8a
Herrialdea Alemania
HeriotzaTübingen2013ko ekainaren 9a (90 urte)
Hobiratze lekuaStadtfriedhof Tübingen (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Inge Jens (en) Itzuli  (1951 -  2013ko ekainaren 9a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTübingengo Unibertsitatea
Hanburgoko Unibertsitatea
Friburgoko Unibertsitatea
Gelehrtenschule des Johanneums (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakerretorikoa, gidoilaria, idazlea, itzultzailea, literatura historialaria, literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea, antzerkigilea, filologoa eta kritikaria
Lantokia(k)Friburgo
Hanburgo eta Tübingen
Enplegatzailea(k)Tübingengo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaLeibniz Society of Sciences (en) Itzuli
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Berlingo Arteen Akademia
Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm0421301 Musicbrainz: d1996214-e676-4e87-8041-678477723d60 Discogs: 1415331 Find a Grave: 115334525 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Aleman Filologia eta hizkuntza klasikoak ikasi zituen, Hanburgon eta Friburgon, eta 1944an eskuratu zuen doktoregoa Sofoklesi buruzko tesi batekin. 1956an Filologia Klasikoko katedra atera zuen Tübingenen, eta 1963an Erretorikakoa.

1976-1982 urte-bitartean Alemaniako PEN-Cluben lehendakari izan zen. Lessing saria (1968), Heinrich Heine saria (1981) eta Georg Büchner saria (1988) irabazi ditu, besteak beste. 1992az geroztik Berlingo Arteen Akademiako lehendakaria da.

Hasieran garrantzi handia izan zuen haren lanean Kafkaren, Hemingwayren eta Ernsten eraginak. Parabola-erako kontakizunetan, ikuspegi narratiboan, osagai surrealistetan eta estilo labur, zehatzean nabari zen eragin hori. Das Weisse Taschentuch (1947, Mukizapi zuria) kontakizuna eta Nein - Die Welt der Angeklagten (1950, Ez - Salatuen mundua) nobela, iragan nazionalsozialista gainditzeko gerraondoko saioen barruan kokatzen dira. George Orwellen 1984 nobelarekin antzekotasunak ditu bigarrenak. 1960ko hamarkadaren erdialdera telebistara jo zuen gehiago, Die Zeit egunkariarentzat telebista-kritika egiten zuelako, agian.

Telebista-kritikak Fernsehen, Themen und Tabus. Momos 1963-1973 (Telebista, gaiak eta tabuak. Momos 1963-1973) liburuan daude jasota (Momos ezizenaz sinatzen zituen kritikak). Telebistarako gidoietan egungo gaiak Antzinate Klasikoaren kutsuaz horniturik berregiteko joera nabari zaio, esate baterako Die Verschwörung (1966, Konjurazioa) edota Der tödliche Schlag (1974, Zartako hilkorra) lanetan. Bere konpromiso politikoa eta jarrera bakezalea agerian utzi ditu Die rote Rosa (1966, Arrosa gorria) eta Der Untergang (1983, Gainbehera) idazlanetan. Autobiografia bat ere idatzi du, Der gelehrte Dichter (1991, Poeta ilustratua).

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Walter Jens