Wally Berg

mendigoizale estatubatuarra

Wally Berg (Lebanon, Missouri, 1955) Ameriketako Estatu Batuetako mendizalea da. 1990ean Lhotseko tontorrera iritsi zen lehen estatubatuarra izan zen, eta bakarka igo zen Cho Oyura 1987an. Lau aldiz iritsi da Everest mendiaren gailurrera.

Wally Berg
Bizitza
Jaiotza1955 (68/69 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Wally Bergek Berg Adventures International zuzentzen du, Kanadako Canmore hirian egoitza duen abentura bidaia konpainia. Berg Adventuresek mendi bidaia gidatuak eskaintzen ditu Zazpi Gailurretara eta beste helmuga askotara, Tanzania, Galapagoak, Ekuador, Nepal eta Kazakhstan barne.

Berg Missouriko Lebanon herrian jaio zen eta Mississippiko Hattiesburgen bizi izan zen 1965etik 1974ra. Boy Scouts of America taldean aritu zen lanean. Eskaladarekiko interesa Philmont Scout Ranchen 1970eko hamarkadan garatu zuen, Cimarronen, Mexiko Berritik gertu.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Missouriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.