Wikipedia:Estilo gida/Artikuluaren sarrera

Wikipedia:Artisar» orritik birbideratua)
Lasterbideak

Wikipedia kontsultatzen duten erabiltzaile askok informazio lasterren bila egiten dituzte bisitak, eta erantzuna ere halaxe nahi izaten dute. Ondorioz, ez da gai hutsala hasieratik irakurleen arreta erakarri eta hasieratik oinarrizko datuak argi, labur eta zehatz adieraztea. Sarrerako atalak, gainera, artikuluko nondik norakoak laburbildu eta haren tonua ezarriko du.

Laburpen egokiarekin hasi aldatu

Gehiago jakiteko, irakurri: «Laburpen estiloa»

Irakurleak une edo minutu gutxi batzuk ematen ditu artikuluan. Horregatik garrantzizkoa da artikuluaren sarrera era egokian lantzea. Lehen esaldian esandakoaz gain, artikuluaren sarrerak artikuluaren oinarrizko informazioa eskaini behar dio irakurleari, labur, eta arrazoiak eman behar dizkio artikulua irakurtzen jarraitzeko, bere interesa piztuz. Hori, noski, ez dugu egingo kazetaritza lan batekin egingo litzatekeen bezala, gero aurkituko bide dugun zerbaiten aipamen lausoa eginez. Sarrera modu zuzen, argi eta neutral batean idatzi behar da.

Sarrerak artikuluaren azalpen zehatza eman behar du, gaia identifikatu, kontestua ezarri, eta zergatik den garrantzitsua adierazi. Ikuspuntu ezberdinak baldin badaude, garrantzitsuenak aipatuko ditu, baita egon daitezkeen kontrobertsia garrantzitsuak ere. Ez ditugu eztabaidagai txikiak edo kritikak sarreran jarriko.

Artikuluaren gaiak duen garrantzia ere bertan aipatuko dugu, esaldi gutxi batzuekin. Sarreran ez dugu artikuluan lantzen ez den gairik aipatuko, alferrik piztuko baitu irakurlearen interesa, gero garapenik izango ez duena. Era berean, artikuluan bertan lantzen ez den lotutako gai bat aipatu behar bada, sarreraren bukaeran egingo dugu.

Artikuluaren arabera gauzak alda badaitezke ere, sarrera batek ez du hiru paragrafo baino gehiago izango. Artikulu on batek, sarreraren eta, edukiz gero, infotaularen bidez, irakurleak behar duen informazio minimoa eman beharko luke. Artikuluaren tamainaren arabera, sarreraren tamaina aldatuko da. Artikulu oso luzeek, ideia orokor gisa, sarrera luzeagoa izango dute artikulu laburragoek baino. Hala ere ideia da sarrerak gaia egoki laburtzea, eta ez hainbeste karaktere kopuru zehatz bat ematea.

Egunkari bateko eta entziklopedia bateko sarreren arteko alderaketa
Egunkari bateko sarrera Entziklopedia bateko sarrera
"Gas toxiko baten isurketak 410 pertsona hil ditu bart Indiako erdialdean, asko lotan zeudela, agintariek gaur esan dutenaren arabera. Gutxienez 12.000 zauritu aipatu dira Bhopal hirian gertatutako ezbehar honetan, horietatik 2.000 ospitalean daudelarik." Bhopaleko istripua 1984ko abenduaren 2tik 3ra Bhopal hirian, Madhya Pradeshen,(Indian) gertatutako hondamendi larria izan zen, non Union Carbide enpresaren planta kimikoak metil isozianatoko nahigabeko isurketa bat egin zuen segurtasun neurri faltagatik batez ere. Bhopalen 1984an bizi ziren 894.539 biztanleetatik 559.835 pertsona zuzenki isurketaren eraginpean zeuden, eta hauetatik 3.000-15.000 inguru hil egin ziren istripua gertatu eta aste batzuen buruan; beste 100.000-200.000 pertsonek oraindik kalte larriak jasaten dituzten bitartean.

Gaur egun ez dago oraindik argi zeintzuk izan ziren gertakari latz honen eragileak, ezta bere biktimen kopuru zehatza. "Mende batez ikertu beharko da benetan zer gertatu den jakiteko" izan ziren polizi agente baten hitzak. Bitartean, Union Carbide edo ondoren enpresa erosi zuen Dow Chemical Company multinazional erraldoiak ez dute beraien errua onartu eta ezer gutxi egin dute egoera hobetzeagatik.

Lehen esaldia aldatu

Lehen esaldiak gaia kokatuko du, eta garrantzizkoa da ahalik eta argiena eta zehatzena izatea. Esaldi luzeak eta subordinatuak ekiditen saiatuko gara, eta datuak modu objetibo batean aurkeztuko ditugu. Honako egitura izango du:

  1. Deskriptorea (definizio generikoa) + ezaugarri espezifikoak (detaileak)
  2. Aditza ez da inoiz atzera kargatuko. Adibidez:

Arau hau IVAPen estilo-liburuari lotzen zaio (145. orrialdea). Gida gisa albisteen datu objektibo nagusiak har ditzakegu: nor(k), zer, noiz, non, nola eta zergatik.

Artikuluan izenburua agertzen den lehen aldian letra lodiz jarri behar da, ahal izanez gero. Bertan ez ditugu jarriko beste artikuluei loturak:

Atzerriko termino baten itzulpena baldin bada edo transliterazio bat egin bada, hizkuntza horretan ere jarriko dugu izenaren ondoren:

  •  OndoAbu Ali al-Hasan Ibn al-Haitham (arabieraz: أبو علي الحسن بن الهيثم‎)

Hori egiteko lang txantiloiak erabiliko ditugu. Horiek eskuratzeko, joan hona: eu:Kategoria:Hizkuntza anizdun artikuluen txantiloiak.

Pertsona bat baldin bada, jaioterria eta jaioteguna, eta heriotza lekua eta heriotza eguna jarriko ditugu ondoren. Euskarazko Wikipedian hauek guztiak barne loturen bidez adieraziko ditugu. Beste hizkuntza baten txantiloia erabili badugu, guztia parentesi berdinaren baitan jarriko dugu:

Izenburuan ere, letra etzanen arauak bete behar dira. Arau horiek izenburuaren letrakera etzana eskatzen badute, artikuluaren hasieran {{izenburu etzana}} kodea idazteaz gainera, letrakera etzanez idatziko dugu izenburua:

Edukien taula aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Wikipedia:Edukien taula»

Edukien taula automatikoki agertuko da artikuluetan lau izenburu baino gehiago baldin baditu. Ez dugu eskuz eginiko edukien taularik sartuko eta berez duen estiloa mantenduko dugu, ez badago hori hautsi edo aldatzeko arrazoi sendorik, beti ere.

Lau izenburu baino gutxiagorekin edukien taula erakutsi nahi badugu, __FORCETOC__ edo __TOC__ erabiliko ditugu. Lehenengoak bere lekuan jarriko du edukien-taula; bigarrenak, ordea, kodea txertatzen dugun lekuan jarriko du.