Wikipedia:Txokoa

Eztabaida honi buruz

Lasterbidea

Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora!

Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, orri jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu orri horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.

Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.

Eztabaida zaharrak:
Wikipedia:Txokoa/Artxiboa


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotros y nosotras, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! @Vriullopen laguntzari esker posible da Txikipedian Wikidatako datuan automatikoki eskuratzea. Txantiloi guztiz automatiko bat sortu dut, goiburua eta oinarrizko datuak sartzen dituena. Momentuz udalerrietarako egin dut, froga gisa, baina gustatzen bazaizue hedatu daiteke beste artikulu mota askotara, lan pixka batekin. Honela, {{banner}} soilik jarrita lortuko genuke informazio guztia beste ezer ere egin gabe. Lehen proba duzue Txikipedia:Zarautz artikuluan.


Zuen iritzia nahiko nuke, bereziki Txikipedian aritzen zareten @Koldo Biguri eta @Gartxoak lankideena.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Guau, Zarauzkoa asko gustatzen zait. Bakarrik, nola hautatzen dira agertuko diren datu motak?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Udalerria baldin bada: biztanleria, azalera, altuera. Zarautz, Urdiain adibide.

Hiriburua baldin badu (hau da, udalerriaz gaindiko zerbait bada, normalki): biztanleria, azalera, hiriburua. Frantzia, Bizkaia adibide.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Ondo. Eta beste artikulu-motetan ere posible da, bai? Aukeratu beharko dira lau datu oinarrizko edo. Nola egiten da hori? Bide batez, zorionak Urdiaingoagatik: bidali behar diegu umeei eta irakasleari Errusiako erreportajearen itzulpena.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nire kontura Urdiaingoekin lantzea, lasai.

Beste artikulu motatan ere posible da, ez dago arazorik. Pentsatu behar da ondo zer den jarri behar dena azpiko horretan, baina dagoeneko erabili daiteke banner automatikoak jartzeko, gutxienez. Laster jarriko dut bestearen ordez kodea eta normal erabiltzen has gaitezke.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Beharbada, irakatsi beharko diguzu nola egin.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Mmmm... agian korapilotsuagoa da azalpena egitea baino. Eman tarte bat eta begiratuko dut nola hobetu gauza hauek.

Gartxoak (eztabaidaekarpenak)

Oso polita!!!

Gartxoak (eztabaidaekarpenak)

Niri asko gustatu zait.

Vriullop (eztabaidaekarpenak)

Saludos (eu-0) y enhorabuena por la Txikipedia. Una sugerencia, en lugar de usar el mapa de OSM se puede poner uno dinámico sin salir a una web exterior, por ejemplo: Lankide:Vriullop/Proba orria. No lo pongo aquí porque con Flow no funciona.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko! Estaba mirando justo cómo hacerlo y el de OSM lo tenía a mano. Pero sí, este es mejor, y más rápido.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
"Txikipedian txantiloi automatiko berria" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Emakumeen biografia gehiago behar ditugu, atzean geratzen ari gara beste Wikipediekin alderatuta. Hemen duzue artikulurik ez duten emakume garrantzitsuen zerrenda bat: Wikiproiektu:WikiEmakumeok/5000_emakume. Ea lortzen dugun hobetzea!

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Uste dut hau funtsezkoa dela. Baina proportzioak ez ditugu hobetuko 5000 horietan bioak eginagatik, aldi berean gizonezko bio gehiago sortzen badugu. Nire eskaera wikilariei zera da: gizon-bio bat sortzen duzuenero, gutxienez egin ema-bio bat, eta ahal bada gehiago. Nik kontaketa pertsonal, miszelaneo eta akaso erridikulu bat daramat neure buruarekin, orri honetan. Profilekin hasi nintzeen (gizonezko biografia sortu-berri bakoitzeko, 1.x egitea gutxienez emakumezkoena), baina beste kategoria batzuk ere sartu ditut: kategoriak (hain zuzen), artelanak (segun nork sortuak diren), eta onomastikarako izenak.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno, matematikoki sortzen dugun 5 gizonezko biografietatik emakume bat egingo bagenu (%20) jada hobetuko genuke! pentsa!

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Jo, ba ni juxtu biografia batekin hasi naiz, baina gizonezko batena da...

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno, lasai. Nik gaur 3 gizonezko egin ditut... Nobel saria eskuratu dute eta egin behar ziren!

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Badaude Errusiar Iraultzaren garaiko emakume batzuen biografiak K17 webgunean oraindik hemen jarri ez direnak, eta nahi izanez gero, hona ekar ditzazket astia dudanean. Hala ere honek bi arazo ditu:

1) Emakumeen biografiarekin batera gizonezkoenak ere badaudela. Batuzk ekartzea eta besteak ez ekarri ahal direnean ez zait ondo iruditzen.

2) Biografiak horiek orrialde apal batetarako ziren, ez daude "entziklopedistaren izpirituarekin" eginak (aipu zehatzak eta abar).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno, "bada zerbait". Zuk ekarri ahal duzunean, beti dago hobetzeko aukera.

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Hasi naiz emakumezkoen biografiak hona ekartzen, gaur lauzpabost egin ditut. Ez dakit estaatitika horetan sartu direz, ez baitatkit identifikazio bat jarri behar ote den...

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Kaixo:

Eginda nituen eurrusiar emakumezkoen biograiak hona ekarri ditut jada. Hala ere, lehen esandako akats bererekin daude, K17 proiekturako egin nituen, eta ez entziklopedia batetarako, beraz, ez daude izpiritu entziklopedikoarekin eginak.

Orain bi zalantza ditut:

1) Gizonezkoen biografia batzuk ere baditut. Horiek ekarriko al ditut baita, edo euskal Wikipediak politika antzeko bat du itxarotearena oreka ez apurtzeko?

2) Biografia bat ez da, baina emakumeekin zerikusia duenez, gertakari hau ere ekarri dut: 1917ko Errusiako manifestazio sufragista. Honek ere zalantzak sortzen dizkit:

a) Egokia al da? (Egokia al da izenburua., sarreratxoa, artikulua bera gertakari baten inguruan...)

b) Argazkiak jarri behar dira? Nobaitek egin dezake?

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Draza Mihailovitx: Gizonezkoen biografiak ekarri lasai asko. Genero oreka bilatzeak ez du esan nahi gizonezkoenak mugatu behar ditugunik, emakumezkoenekin ahalegin berezia egin behar dugula baino. Gertakariaren artikulua nik neuk ondo ikusten dut, kategoriak ezartzea falta zaio. Ba al dauka erdal Wikipediaren baten artikulu baliokidea? Nik ez dut aurkitu, baina baldin badauka hizkuntz lotura ere ezarriko genioke.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Dena da ongi etorria, Draza.

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Kaixo:

@Theklan OK, dena ongi etorria bada, ekarriko ditut biografia gehiago. Orain atsedena hartuko dut egun batzuez.

@Lainobeltz Ez, ez dago beste hizkuntzatan, ingeleraz ezta, eta ezta ere errusieraz. Ez da oso gertakari eaguna errusiar iraultzari buruzko historiografian. Kategoria batzuk jarri ditut.

"Emakumeen biografiak" mezuari erantzun
Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

Bi kategoria berri sortu ditut arriskuen inguruan, beste hizkuntzetan ere badirenak: Arrisku naturalak eta Espazioko arriskuak. Norbait gai hauei buruzko artikuluak idazten badabil, jakinarazpen hau eman nahi nion.

Mila esker.

"Arriskuak" mezuari erantzun

Wikimedia Fundazioak bere izena Wikipedia Fundaziora aldatu beharko luke?

1
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Azken aldian eztabaida piztu da Wikimedia Fundazioak bere izena Wikipedia Fundaziora aldatu nahi duelako. Jende askok ez du ondo ikusi, konfusioa sortzen duelako, inplikazio legal larriak izan ditzakeelako, eta beste proiektu batzuk alboratzen direlako izenaren aldaketarekin.

Eztabaidan bozkatu nahi baduzue, hemen duzue aukera: meta:Requests_for_comment/Should_the_Foundation_call_itself_Wikipedia

"Wikimedia Fundazioak bere izena Wikipedia Fundaziora aldatu beharko luke?" mezuari erantzun
Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Kategoria berri bat sortu dut, Historia garaikidea egiten duten historiagileak bertan sartzeko. Nahi izanez gero, kategoria berri hau elika dezakezue.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Zein da kategoriaren helburua? Aro Garaikideari buruz idaztea edo historialariak kategorizatzea?

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Momentuz garaiko historia lantzen duten historiagileak sartzen ari naiz, baina hain zuen hori ere eztabaidagai ere bada.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Historia garaikidea oso arlo zabala da, eta gai asko ditu. Kategoria bat historia garaikideko historialariak edo adituak dira. Hala ikusten dut nik.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kategoria:Aro Garaikidea existitzen da. Kategoria hau baldin bada historialariak jartzeko, orduan Aro garaikidearen historialariak izan liteke.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hala ikusten dut nik, bai

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Bale, ba orduan aldatu egingo dut.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Kategoriaren izena aldatu dut: orain, «Historia garaikidearen historialariak» da. Izan ere, kontua ez da historialari horiek noizkoak diren (historia garaikideko), baizik eta zer garai aztertzen duten (historia garaikidearen).

Bestalde, kategorietan sistematikoki historialari izena erabili dugunez (eta ez historiagile), hori ere aldatu dut.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Beste aldaketa bat egin dut: beste kategoriekin koherentea izan dadin, zein aro aztertzen duten adierazteko, «Aro Garaikidearen historialariak» izena du orain.

"Kategoria berria: Historia garaikidea" mezuari erantzun

Movement Learning and Leadership Development Project

1
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)

Hello

The Wikimedia Foundation’s Community Development team is seeking to learn more about the way volunteers learn and develop into the many different roles that exist in the movement. Our goal is to build a movement informed framework that provides shared clarity and outlines accessible pathways on how to grow and develop skills within the movement. To this end, we are looking to speak with you, our community to learn about your journey as a Wikimedia volunteer. Whether you joined yesterday or have been here from the very start, we want to hear about the many ways volunteers join and contribute to our movement.

To learn more about the project, please visit the Meta page. If you are interested in participating in the project, please complete this simple Google form. Although we may not be able to speak to everyone who expresses interest, we encourage you to complete this short form if you are interested in participating!

-- LMiranda (WMF) (talk) 20:01, 22 urtarrila 2020 (CET)

"Movement Learning and Leadership Development Project" mezuari erantzun
Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Artikuluaren historian ene aurretik agertzen den anonimoak bandalizatu egin du orrialdea, pare bat tontakeria jarriz.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, justu zuk hau idatzi duzunean desegin dut. Zuk ere aukera duzu, nahi izanez gero.

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)

Eskuz desegitera joan naiz, baina egiterakoan aurrea hartu didate.

""Bilintx" artikuluaren aurkako bandalismoa" mezuari erantzun

Euskal aditzak sartzeko modu automatizatua Wikidatan

6
Theklan (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)
Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

@Theklan, lehen sartu dugu 'egin' aditza, baina orain ez du ezagutzen 'egingo'. Zerbait borobildu behar da definizioan, analisietan kontuan har dezan. aspaldian lortu nuen, baina orain ez naiz gogoratzen.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Zerrenda batetik abiatuta igo ditut euskarazko milaka aditz. Agian badaude sar daitezkeen berriak, baina uste dut zerrenda osatua zela.

Draza Mihailovitx (eztabaidaekarpenak)
"Euskal aditzak sartzeko modu automatizatua Wikidatan" mezuari erantzun
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)

Hello Folks,

Wiki Loves Love is back again in 2020 iteration as Wiki Loves Folklore from 1 February, 2020 - 29 February, 2020. Join us to celebrate the local cultural heritage of your region with the theme of folklore in the international photography contest at Wikimedia Commons. Images, videos and audios representing different forms of folk cultures and new forms of heritage that haven’t otherwise been documented so far are welcome submissions in Wiki Loves Folklore. Learn more about the contest at Meta-Wiki and Commons.

Kind regards,
Wiki Loves Folklore International Team
 Tulsi Bhagat (contribs | talk)
sent using MediaWiki message delivery (eztabaida) 07:14, 18 urtarrila 2020 (CET)

"Wiki Loves Folklore" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)
Oraina (eztabaidaekarpenak)

Ez dakit zerrenda eguneratua dagoen edo akatzen bat baldin badauka. Zerrendan agertzen diren artikulu dezente ([[pasodoble]], [[Guelfoak eta Gibelinoak]], [[salmonelosi]], [[profezia]]... badaude.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Pasodoble ez da euskarazko zerrendan falta, arabierazkoan baizik.


Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Zerrenda oso interesgarria! Jakin nahiko nuke ea bertan ageri diren artikuluak oso ohikoak diren Euskarazko Wikipedian edota orokorrean. Eta ohikotasun hori nola neurtzen den.

Bestalde, artikulu horiek etorkizuneko lehiaketa batean jartzeko oso egokiak izan daitezkeela uste dut, irakurleek gehien eskatzen dituztenak badira.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
"Falta diren artikulu oso ohikoak" mezuari erantzun