Volvariella media Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.

Volvariella media
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaVolvariella
Espeziea Volvariella media
Singer, 1951
BasionimoaAgaricus medius

Sinonimoa: Agaricus medius.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, latza, ganbil-laua, ertz leuna, zuria, erdigunea arrexka, glabroa, likatsu samarra, zetadun distiratsua lehorrean.

Orriak: Sabeldunak, borobildu-libreak, zabal, zuriak, gero haragi kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,6 cm bitarteko lodierakoa, barrubetea, zilindrikoa, zuria, luparekin ikusita pixka bat ilaunduna. Zaku formako bolba irregularra, 4-5 lobuluduna, kanpotik grisa eta tomentuduna.

Haragia: Zuria, obobatua, zapore gozokoa.[1]

Etimologia: Volvariella terminoa, Volvaria generoaren txikigarria da. Oinean bolba duelako. Media epitetoa bere dimentsioak ez direlako oso handiak.

Jangarritasuna

aldatu

Ezezaguna.

Nahasketa arriskua

aldatu

Beste Volvariella txiki bat pusilla da, normalean ez da hain liraina.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberrian eta udan. Koniferoen eta hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Errusia, Tajikistan.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 31 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Volvariella media: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu