Volcom skate, surf eta snowboardeko arropa eta kirol-marka estatubatuarra da, hiru Kirol horietako bakoitzaren nazioarteko babesean parte hartu dauana. Konpainiak hiru fabrika daukaz kokapen ezberdinetan: lehenengoa Los Ángelesen izan zan eta beste biak San Diegon eta Santa Barbaran (2006an) irekiak. 2006ko urtarrilaren 16an, publiko egin zan Volcom, Inc.-k Electric Visual eguzkitako betaurrekoen enpresa erosiko ebala, 25,25miloi dolarren truke, 21 miloi dolar gehiagorekin batera, erosi ondoren kontratuaren puntu jakin batzuk betetzeko.

Volcom
Datuak
Motanegozioa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreaehungintza
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaAuthentic Brands Group (en) Itzuli
Balore-burtsaNASDAQ
Historia
Sorrera1991
SorlekuaOrange konderria
webgune ofiziala
Facebook: Volcom Twitter: volcom Instagram: volcom Youtube: UCpuAPXDuJKe5fAuSLCG8LDg Pinterest: volcom Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Hasierak aldatu

Volcom[1] 1991an sortu eben Richard “Wooly” Woolcot eta Tucker “T-Dawg” Hall-ek, beraien konpainiaren izaera taula[2] kirolekin egindako esperientzian oinarritu ebenak, Tahoe aintziran snowborda egin eta gero arropa negozio bat hastea erabaki eban. Chet Thomas Volcom-ek babestutako lehen patinatzaile profesionala izan zan 1995ean, Volcom kirol akzioen konpainia izan zan. Volcom Entertainment[3] diskoetxe bat sortu eban lehena.

Kering eta IPO bidezko erosketa (1995—2011) aldatu

2005eko apirilean, Volcom-ek gaur egungo izena hartu zuen, «Volcom, Inc.». Enpresa merkataritza-erakunde publiko bihurtu zen 2005eko ekainaren 29an, Wachovia Securities, D.A.n. Davidsonek eta Piper Jaffrayk NASDAQn hasierako eskaintza bat argitaratu zuten, balio bakoitzeko 4,69 milioi akzio US$19 prezioan erosteari buruzkoa. Guztira, US$89 milioi bildu ziren. 2008aren hasieran, Volcom-ek US$25.3 milioi 5 milioi erosi zituen Electric Visual Evolución LLCn.

2011ko maiatzaren 2an, Kering taldeak (lehen Pinault-Printemps-Redoute eta PPR deitzen zitzaien, 2013ko ekainaren 18ra arte) eskaintza bat egin zuen Volcom US$24.50 akzioko erosteko. Hala, enpresaren balioa handitu egin zen US$608 milioiraino. Erosketa egin zenetik, Kering hedatuz eta dibertsifikatuz joan da.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Nuestra Historia» volcom.cl (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. «Volcom | Youth Against Establishment | HISTORY» web.archive.org 2013-08-01 (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  3. «sundancebeach.com» ww38.sundancebeach.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  4. (Ingelesez) «PPR CEO Says Volcom Acquisition Shows Scope of Lifestyle Deals» Bloomberg.com 2011-05-02 (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).

Kanpo estekak aldatu

IPO aurretik inbertitzea Eskaintza publiko alternatiboa Eskaintza Publiko Zuzena Alderantzizko IPO