Vladimir Tatlin
Vladimir Jevgrafovitx Tatlin (errusieraz: Влади́мир Евгра́фович Та́тлин; Kharkiv, Ukraina, 1885eko abenduaren 28a - Mosku, 1953ko maiatzaren 31) eskultore eta margolari sobietar konstruktibista bat izan zen.
Vladimir Tatlin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kharkiv eta Mosku, 1885eko abenduaren 16a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa 1917) Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1922 - |
Heriotza | Mosku, 1953ko maiatzaren 31 (67 urte) |
Hobiratze lekua | Sheker (en) |
Heriotza modua | : gaixotasun infekziosoa |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Penza Art School |
Hizkuntzak | ukrainera errusiera |
Irakaslea(k) | Dmytro Bezperchy (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, arkitektoa, eskultorea, unibertsitateko irakaslea, ilustratzailea, eszenografoa, diseinatzailea, grabatzailea, assemblage artist (en) , collagist (en) eta arkitektura proiektuen marrazkilaria |
Lantokia(k) | Paris Berlin Mosku Penza San Petersburgo eta Kiev |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Konstruktibismoa |
Genero artistikoa | architectural view (en) figure (en) biluzia erretratua izadi hila |
Musika instrumentua | bandura (en) |
1914an konstruktibismoa sortu zuen, eta sobietar abangoardiaren iradokitzaile nagusia bilakatu zen.
1915. urtea arte, margolari izateaz gainera, marinel- (Egipto, Grezia eta Turkiara egin zituen bidaiak) eta musikari-lanetan aritu zen (1913an Berlinen izan zen errusiar orkestra batekin). 1910. urtetik aurrera, talde kubofuturistekin eta primitibistekin izan zituen harremanak; 1912an erakusketa batean parte hartu zuen M. Larionov, Natalia Gontxarova eta K. Malevitx-ekin batera. 1920an Antoine Pevsner eta Naum Gabo elkartu zitzaizkion; geroago, El Lisitzki eta Aleksandr Rodtxenko.
Baina Picassoren eragina izan zen Tatlinen pinturan aipagarriena. 1915. urteko lehenengo pinturek Picassoren kubismoaren eragin nabarmena dute. Tatlinek A.M. Rodchenkorekin batera sortu zuen konstruktibismo mugimendua.
Iraultzaren garaian arte libre eta teknikako irakasle izan zen, eta garai horretan produktibisten inguruan aritu zen lanean. 1919an Hirugarren Internazionalaren omenezko monumentuaren eredua egin zuen (1920an erakutsi zen), baina lan hura ez zen inoiz gauzatu: dorre moduko bat zen, 400 metro garai, arkitektura eta eskultura batzen zituena (beira eta altzairuz eraikiko zen, eta barnean gela birakariak izango zituen). 1922. urtetik aurrera, Leningradon bizi zela, diseinu industrialean lan egin zuen. Moskura itzuli zenean, Zeramikako Institutu Teknikoko zuzendari izan zen. Stalinek abangoardiako taldeak desegiteko egin zuen dekretuaren ondoren, antzerki-lanak antolatzen aritu zen batez ere (1932-1953).
Tatlinek azken urteak Letatlin planeagailua diseinatzeari eman zizkion.
Iruditegia
aldatu-
Tatlin, 1913, Emakume modeloa/ Натурщица
-
Tatlin 1913, "Bizitza bat tsarraren alde" antzerkirako agertokiaren diseinua
-
Tatlin, 1916, Kontraerliebe
-
Tatlin, 1919–20, Hirugarren Internazionalaren monumentua
-
Tatlin, 1919–20, Hirugarren Internazionalaren monumentua
-
Tatlin, 1920s, jantzien diseinua
-
Tatlin, 1923–24, Jantziak
-
Tatlin, 1929-1931: Letatlin № 1.
-
Tatlin, 1930–1932, Letatlin № 3.
-
Tatlin, c. 1942, Leiho-garbitzailea eta V.ren erretratua
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir Tatlin |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Sobietar Batasuneko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |