Vladimir Drinfeld

Vladimir Gershonovitx Drinfeld» orritik birbideratua)

Vladimir Gershonovitx Drinfeld (errusieraz: Влади́мир Гершо́нович Дри́нфельд, ukraineraz: Володимир Гершонович Дрінфельд; Kharkov, Ukraina, 1954ko otsailaren 14a) ukrainar matematikaria da. Moskuko Unibertsitatean ikasi zuen 1969tik 1974ra. 1974an graduatu zen, eta unibertsitatean jarraitu zuen ikerlanean, Juri Ivanovitx Maninen zuzendaritzapean. Ikasketak 1977an bukatu zituen, eta 1978an hautagai-tesia defendatu zuen Moskuko Unibertsitatean. Doktorego-tesia 1988an aurkeztu zuen, Moskuko Steklov Institutuan. 1981az geroztik, Ukrainako Zientzien Akademiaren Tenperatura Apaleko Fisikaren eta Ingeniaritzaren B. Verkin Institutuan dihardu lanean. 1990eko abuztuan, Fields domina jaso zuen Kyotoko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan (Japonian), kuantu-taldeetan eta zenbakien teorian egindako lanarengatik. Drinfeldek fisikarekin zerikusia duten problema matematikoak landu ditu, kuantu-taldeak, bereziki. Matematikari egindako ekarpenik garrantzitsuenak Langlands aieruaren frogatzea eta kuantu-taldeen teoriari buruz egindako lana dira. 1992an, Ukrainako Zientzietako Akademiako kide hautatu zuten.

Vladimir Drinfeld

Bizitza
JaiotzaKharkiv1954ko otsailaren 14a (70 urte)
Herrialdea Ukraina
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaGershon Drinfeld
Hezkuntza
HeziketaMoskuko Estatu Unibertsitatea
(1969 - 1974)
Hezkuntza-mailaFisika eta Matematika zientzietan doktorea
Tesi zuzendariaYuri Manin (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Alexander Stolin (en) Itzuli
David B. Ogilvie (en) Itzuli
Sergey Lysenko (en) Itzuli
Dmitro Olexandrovich Arinkin (en) Itzuli
Joaquin Teruji Thomas (en) Itzuli
Mitya Boyarchenko (en) Itzuli
Masood Kamgarpoor (en) Itzuli
Eugene Karolinsky (en) Itzuli
Tanmay Deshpande (en) Itzuli
Evan Philip Jenkins (en) Itzuli
Swarnendu Datta (en) Itzuli
Jonathan Wang (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
errusiera
Irakaslea(k)Yuri Manin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)B Verkin Institute for Low Temperature Physics and Engineering (en) Itzuli  (1981 -  1999)
Chicagoko Unibertsitatea  (1999 -
Jasotako sariak
KidetzaNational Academy of Sciences of Ukraine (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Frantziako Zientzien Akademia

Erreferentziak aldatu