Vitimiro edo Withimer, Ermanarikoren familiako kide bat zen, eta, 375ean, ostrogodoen errege aukeratua izan zen (375-376), Ermanarikok bere buruaz beste egin eta gero.

Vitimiro
King of the Ostrogoths (en) Itzuli


← ezezaguna - Viderico (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaIV. mendea
Heriotza376 ( urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmonarka

BiografiaAldatu

Vitimiro, errege bezala aukeratua izan zen, ostrogodoak oso egoera larria bizitzen ari ziren garai batean, eta hunoen aurka zenbait porrot jasan behar izan zituen. 376an, ostrogodoek, berebiziko porrot bat jasan zuten, non Vitimiro bera hil zen. Vitimiroren seme zen Videriko oraindik ume bat baino ez zenez, esperientzia asko zuten bi jeneralek hartu zuten erregerodetza Viderikok 21 urte bete arte: Alateo eta Safrax izan ziren jeneral horiek. Hunoen aurka jasandako porrot honen ondoren, Alateok eta Safraxek zuzendutako ostrogodoak, bisigodoekin batera, Dniester ibairantz joan ziren, eta, aurrerago, Danubio ibairantz eta Erromatar Inperiorantz, beste talde garrantzitsu bat, hunoen mende geratu zen bitartean.[1][2]

ErreferentziakAldatu

  1. Kulikowski, M. (2006). Rome's Gothic Wars. From the Third Century to Alaric. Cambridge University Press. ISBN 9781139167277.
  2. Heather, P. (1996). The Goths. Wiley-Blackwell. ISBN 9780631165361.


Aurrekoa
Ermanariko
Ostrogodoen erregea
375-376
Ondorengoa
Videriko

Kanpo estekakAldatu