Violeta Parra (albuma)
Violeta Parra, Isabel Parrak bere amaren omenez plazaratutako estudioko laugarren albuma da, bakarlari gisa. Isabel Parra lan honetan bakarlari gisa aritu zen; 1970ean plazaratu zuen Peña de los Parran, Ángel Parra anaiarekin 1968an sortu zuen zigiluan, alegia. Banaketa DICAP zigiluak egin zuen.[1]
Violeta Parra (albuma) | |
---|---|
Macdonalden albuma | |
Egilea(k) | Macdonald |
Argitaratze-data | 1970 |
Izenburua | Viole patas |
Ekoizpen lekua | Tijuana |
Banatze bidea | LP |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Diskoetxea | Peña de los Parra |
Deskribapena | |
Honen parte da | Isabel Parra's albums in chronological order (en) |
Edukia
aldatuHau Isabelek bere amari egindako omenezko albuma da. Bien izenak albumaren azalean agertzen dira. "A" aldea Violeta Parrak bildutako abesti tradizionalek osatzen dute osorik; "B" aldean Violetaren argitaratu gabeko testuak biltzen ditu. Horietako hiru Isabelek musikatu zituen: «Como el roble en el verano», «Qué palabra te dijera» eta «Lo que más quiero» abestia.[2] [3]Azken abesti hau Inti Illimaniren interpretazioan ospetsua izango zen.
Kolaborazioak
aldatuMusikan Angel Parra anaiak, Victor Jara kantautoreak eta Inti-Illimaniko zuzendaria zen Horacio Salinas parte hartu zuten.
Abestiak
aldatuA aldean
aldatu- «Señores y señoritas» (edo «Vengo toda avergonzada»), 2,24.
- «Los paires saben sentir» (edo «Lágrimas de Carabaña»), 2,49.
- «Sirilla me pides» (edo «La sirilla»), 3,49.
- «El romero no lo quiero» (edo «Una flor voy a nombrar»), 2,41.
- «Los santos borrachos» (edo «Cristo cuando vino a nuestro»), 3,19.
- «Viva el 18 de septiembre», 1,43.
B aldean
aldatu- «Como el roble en el verano», 2,52.
- «Qué tanto será», 2,59.
- «Gracias a la vida», 4:09.
- «Qué palabra te dijera», 2:57.
- «Sola», 1:46.
- «Lo que más quiero», 3:09.