Violeta Demonte

hizkuntzalaria

Violeta Delmonte Barreto (Paraná, Argentina, 1944ko ekainaren 27a) hizkuntzalari txomskyanoa da. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Espainierako katedraduna izan da eta 2008an Giza eta Gizarte Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusikoa.[1]

Violeta Demonte
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVioleta Demonte Barreto
JaiotzaParaná1944ko ekainaren 27a (79 urte)
Herrialdea Argentina
 Espainia
Hezkuntza
HeziketaIndiana University (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, hizkuntzalaria, filologoa eta hispanista
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Munduko hizkuntza ofizialak, herrialdeka (Estatuko eta eskualdeko hizkuntzak izan ezik)

Argentinan ikasi zuen, eta geroago, Indianako Unibertsitatean (AEB ), Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Hispaniar Filologian doktoretza lortu zuen UAMen, Las oraciones subordinadas sustantivas en una gramática generativa del español (Mendeko perpaus substantiboak gaztelaniaren gramatika sortzaile batean) tesiarekin, Fernando Lázaro Carreterren zuzendaritzapean.

Sintaxi-eskuliburu bat, Teoria sintaktikoa, argitaratu zuen. De las estructuras a la rección (Síntesis, 1989) eta Detrás de la palabra liburua (Alianza, 1991). Halaber, Ignacio Bosque akademikoarekin lankidetzan aritu da, Gramática descriptiva de la lengua española (Gaztelaniaren gramatika deskribatzailea) (RAE/Espasa Calpe, 1999).

Bere lan akademikoaz gain, Administrazioan kargu garrantzitsuak izan ditu, hala nola Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Ikerketako zuzendari nagusia (2004-2007). 2007ko irailaren 10ean utzi zuen kargua.[2][3]

Sariak aldatu

2014. urtean Ramón Menéndez Pidal Ikerketa Sari Nazionala eman zioten.[4]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu