Ireki menu nagusia

Violeta Barrios de Chamorro

Violeta Barrios de Chamorro (Rivas, 1929ko urriaren 18a) nikaraguar politikaria da. Errepublikako presidente izan zen 1990ko apirilaren 25etik 1997ko urtarrilaren 10a arte. Erdialdeko Amerikan kargu horretara iritsitako lehenbiziko emakumezkoa izan zen.

Violeta Barrios de Chamorro
Violeta Chamorro 1993.jpg
Nikaraguako presidente

1990eko apirilaren 25a - 1997ko urtarrilaren 10a
Daniel Ortega - Arnoldo Alemán
Bizitza
Jaiotza Rivas (Nikaragua)1929ko urriaren 18a (90 urte)
Herrialdea  Nikaragua
Heriotza  (90 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Pedro Joaquín Chamorro Cardenal  (1950eko abendua -  1978ko urtarrilaren 10a)
Hezkuntza
Heziketa Our Lady of the Lake University Itzuli
Blackstone College for Girls Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta kazetaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa National Opposition Union Itzuli
violetachamorro.org.ni/

BizitzaAldatu

Pedro Joaquín Chamorro kazetari eta politikariarekin ezkondu zen 1950ean, eta Somozotarren diktaduren aurka jardun zuten La Prensa egunkariaren orrietatik. 1978an, Chamorro hil zutenean, Violetak hartu zuen bere esku La Prensaren ardura, eta somozismoaren aurka jarraitu zuen.

Iraultza Sandinistak Anastasio Somozaren erregimena garaitu zuenean Berreraikuntza Nazionalerako batzordeko kide izan zen. Laster utzi zuen kargu hori, sandinistei marxista izatea egotzita, eta antisandinisten ahots nagusi bihurtu zuen bere egunkaria. 1990eko hauteskundeetan sandinisten aurkako UNO koalizioaren hautagaia izan zen, eta inkestek kontrakoa zioten arren, irabazi egin zituen. 1997an utzi zuen agintea, Arnoldo Alemán eskuindarraren aurka hauteskundeak galdu ondoren.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Violeta Barrios de Chamorro  
  Artikulu hau Nikaraguako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.