Villanugaaragoieraz— edo VillanúagaztelaniazHuescako probintziako (Espainia) iparraldeko udalerri pirinioarra da. Aragoi ibarrean kokatuta dago.

Villanuga
Villanúa
Aragoiko udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
AlkateaLuis Terren Sanclemente (en) Itzuli
Izen ofizialaVillanúa
Jatorrizko izenaVillanúa
Posta kodea22870
INEk ezarritako kodea22250
HerriburuaVillanúa
Geografia
Koordenatuak42°40′28″N 0°31′50″W / 42.674444444444°N 0.53055555555556°W / 42.674444444444; -0.53055555555556
Map
Azalera58,193982 km²
Altuera953 m
MugakideakCanfranc, Sabiñánigo, Jaka, Castiello de Jaca, Borau eta Aísa
Demografia
Biztanleria553 (2023)
−7 (2022)
alt_left 208 (%37,6) (%40,5) 224 alt_right
Dentsitatea10 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaHU
Hizkuntza ofizialaaragoiera
villanua.net

Udal-barrutian Cenarbe eta Aruej herri hustuak eta Lierde, Izuel eta Santiago herrixka hustuak daude.

Historia

aldatu

Biztanleria iraunkorraren lehen aztarnak Neolitikokoak (K.a. 3000) dira: herria inguratzen duten dolmen batzuk. Las Güixas-eko haitzuloan zeramikaren aztarnak eta txanpon erromatarrak aurkitu dituzte, IV. mendera arte etxebizitza eta babesleku bezala erabilpenaren adierazgarriak.

Nahiz eta Villanugari buruzko lehen aipamen historikoa 992ko Cartulario de Santa Cruz de la Serós kartularioan ageri den, hiribildu honen sorrera lehenagokoa da, IX. mendekoa.

Villanugak bere biztanleen kopururik altuena XX. mendeko bigarren hamarkadan iritsi zuen, 1.100 biztanle baino gehiago Canfranceraino doan trenbideari esker. 1960 eta 1980 artean emigrazioaren ondorioz biztanleria gutxitu zen, 199 biztanletara iritsiz. Egun turismoari esker 500 biztanle baino gehiago daude erroldatuta.

Turismoa

aldatu

Bisitatzeko leku interesgarrienak: alde zaharra, San Esteban eliza erromanikoa, Las Güixas haitzuloa, trenbideko bidezubia, dolmenak eta zubi zaharra.

Inguruetan Cenarbe eta Aruej herri hustuak. Udalerri honen lurretan dago Collarada mendia; 2.886 metro dituelarik, Jazetaniako gailurrik garaiena da.

Kanpo estekak

aldatu