Villanueva taldeko Kontsumo-Kooperatiba

eraikitako euskal ondare nabaria Portugaleten

Villanueva etxebizitza merkeen sozietate kooperatiboaz gainera, bada funtsezko eraikin kolektibo bat orubearen ipar-mendebaldeko ertzean: Villanueva taldeko kontsumo-kooperatiba.

Villanueva taldeko Kontsumo-Kooperatiba
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaPortugalete
Koordenatuak43°18′52″N 3°01′05″W / 43.314557°N 3.018018°W / 43.314557; -3.018018
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1924 - 1925
Ondarea
EJren ondarea117

Eraikin exentua da, oinplano laukizuzenekoa eta beheko solairua eta lehenengo solairua dituena. Lau uretako jatorrizko estaldurari gerora gehitu zaio bi isuriko teilatutxoa duen ganbara. Gailen da etxaurre nagusia, Ramon y Cajal kalera begira dagoena: puntu erdiko bost arku ditu beheko solairuan, eta hiru baodun balkoi nagusi handia lehenengo solairuan. Etxaurrea ongi egituraturik dago, hutsune berringuratuak ditu, beheko solairua eta lehen solairua banantzen dituen ezker-eskuineko inposta eta goitik beherako inposta izkinetan. Hizpide dugun eraikinaren etxaurreek itxura handia dute eraikin publiko mota zehatz eta ohiko batekin: arkupedun udaletxeekin[1].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa