Villamediana de Iregua

Villamediana de Iregua Errioxako udalerria da, 2020an 8.359 biztanle zituena. Logroño hiriburuaren mugakidea da hego-ekialdean.

Villamediana de Iregua
Espainiako udalerria
VILLAM.jpg
Bandera de Villamediana de Iregua (La Rioja).svg Escudo de Villamediana de Iregua (La Rioja).svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaTomas Santolaya Saenz (en) Itzuli
Izen ofizialaVillamediana de Iregua
Posta kodea26142
INEk ezarritako kodea26168
HerriburuaVillamediana de Iregua
Geografia
Koordenatuak42°25′35″N 2°25′5″W
Villamediana de Iregua - La Rioja (Spain) - Municipality Map.svg
Azalera20 km²
Altuera449 m
MugakideakLogroño, Murillo de Río Leza, Alberite eta Lardero
Demografia
Biztanleria8.359 (2020)
Green Arrow Up.svg289 (2019)
alt_left 3.992 (%47.8)4.078 (%48.8) alt_right
Dentsitatea417,95 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLO
villamedianadeiregua.net

GeografiaAldatu

Izena ematen dion Iregua ibaiaren eskuialdeko ertzean kokaturik dago, Alberite eta Logroñoren artean. Hiriburutik 5 kilometro eskasera dago.

IzenaAldatu

Villa-Metrana izenean du jatorria, Iregua ibaian behera Alberite eta Vareia artean kokaturik zegoen herria izateagatik. 1056ko agiri batean agertzen da aurreneko aldiz gaur egungo "Villamediana" izena idatzita, "Zabeth barba-rubia et Joannes Longo de Villamediana testis"[1].

HistoriaAldatu

Erromatarren garaiko hainbat aztarna aurkitu dira Villamedianako eremuan egin diren hainbat indusketatan[1]. Asentamendu tenplario baten aztarnak er badaude Logroñotik datorren bidean Villamedianako sarreran ezkerretara dagoen muino batean[2].

Erdi Aroko hainbat agiritan aipatzen da herria. 1054. urtean Estefania Foixkoa erreginak Hermesinda Gartzeitz alabari herriaren jabetza eman zion herentzian. 1162. urtean Juberan Pedro Jimenez Cameroseko jaunak Ruete eremua eman zion monasterio bati eta lekukoetako bat Villamedianakoa zen. 1187. urtean Villamedianako lekuko bat agertzen da Aldonza Ruizek (Lope I.a Diaz Harokoaren alargunak) Naldako ondasunak ematen dituen agiri batean[1].

Logroño barneko herrixka bat izanik hainbat istilu izan zituzten hiriaren eta herrixkaren artean, abere lurrak zirela, uren aprobetxamendua zela... 1597ko abenduaren 30ean bake ituna egin bazuten ere istiluek jarraitu zuten eta 1680an Logroñotik banatzea lortu zuen. Ordutik aurrera "aldea" izateari utzi eta "villa" bihurtu zen[1].

XIX. mendean ospitalea eraiki zen Villamedianan. 1.200 biztanle inguru zituen orduan.

Biztanleriaren bilakaeraAldatu

Logroñoren metropoli eremuaren parte da. XX. mendean zehar 2.000 biztanletik behera izan zuen. 2005 eta 2011 artean etxe ugari eraiki ziren eta logroñotar ugari joan zen Villamedianara bizitzera. Honek aldaketa demografiko nabarmena ekarri zuen eta 2020an 8.000 biztanletik gora zituen, 2001ekoa hirukoiztuz[3].

EkonomiaAldatu

Villamedianaren jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza eta abeltzantza izan dira historian zehar. Gaur egun ere badiraute baina industriaren presentzia ere gero eta nabarmenagoa da[4].

Ondasun nabarmenakAldatu

 
Jasokundeko Andre Mariaren eliza.
  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza: XVI. mendean eraiki zen estilo gotikoan baina izan dituen berriztatzeen ondorioz eragin barrokoak ere nabaritzen zaizkio. 1930. hamarkadan suak erre zuen eta barnealdea betetzeko Soria aldeko eliza utzietatik ekarritako materiala da gaur egun bere patrimonioa[5].
  • Armarridun etxe ugari daude herrian.

KulturaAldatu

Villamedianako jai nagusiak Santa Eufemiaren omenezkoak dira, irailaren 12 eta 16 artean ospatzen direnak. Honetaz gain urtarrilaren 17an San Anton eguna ospatzen dute, otsailaren 5ean Santa Ageda eta maiatzaren 15ean San Isidro, nekazarien eguna[6].

Kirol talde nagusia Club Recreativo Villamediana da, 2005ean sortu zena[7]. 2009an Club Natación Iregua igeriketa taldea sortu zen eta bertako igerilariek nazioartean ere egin dute igeri[8]. Pilota eskola ere badu eta Jesús Ruiz Bastida pilotariaren izena darama frontoiak. Bartzelonako Joko Olinpikoetan zilarrezko domina eskuratu zuen[9].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d «Villamediana de Iregua: Historia» www.villamedianadeiregua.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).
  2. Pascual, Rosa Aurora Luezas. (1993). «Necrópolis medieval de "Los Templarios": Villamediana de Iregua» Estrato: Revista riojana de arqueología (5): 62–66. ISSN 1130-2178. (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).
  3. «Villamediana de Iregua: De interés» www.villamedianadeiregua.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).
  4. (Gaztelaniaz) «Villamediana de Iregua - Destino» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).
  5. «Villamediana de Iregua: Arte» www.villamedianadeiregua.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).
  6. «Villamediana de Iregua: Fiestas y tradiciones» www.villamedianadeiregua.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).
  7. (Gaztelaniaz) Historia | Club recreativo Villamediana. (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).
  8. (Gaztelaniaz) «El C.N. Iregua, al Mundial Master de natación en Corea del Sur» Rioja2.com 2019-08-08 (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).
  9. (Gaztelaniaz) Herreros, Miguel. «Último adiós a Bastida» La Rioja (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).

Kanpo estekakAldatu